Ghostbusters
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Ghostbusters | |
| Izenburua euskaraz | Mamu-ehiztariak | |
| Urtea | 1984 | |
| Estreinaldia | 1984ko ekainaren 7a | |
| Generoa | Komedia | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 105 minutu | |
| Aurrekontua | 30 milioi dolar | |
| Banatzailea | Columbia Pictures | |
| Zuzendaria | ||
| Ivan Reitman | ||
| Ekoizleak | ||
| Ivan Reitman | ||
| Gidoilariak | ||
| Dan Aykroyd Harold Ramis |
||
| Aktoreak | ||
| Bill Murray Dan Aykroyd Sigourney Weaver Harold Ramis Ernie Hudson Rick Moranis |
||
| Musikagileak | ||
| Elmer Bernstein | ||
| Argazkilariak | ||
| László Kovács | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| Ingelesa | ||
| Webgunea | ||
| www.ghostbusters.com | ||
| Datu gehigarriak | ||
| IMDBko fitxa irakurgai | ||
Ghostbusters (euskaraz Mamu-ehiztariak) 1984ko Ivan Reitman estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu zuten: Bill Murray, Dan Aykroyd, Sigourney Weaver, Harold Ramis, Ernie Hudson eta Rick Moranis. Filmaren gidoia Dan Aykroyd eta Rick Moranis aktoreek idatzi zuten.
Filma honek mundu osoan berehalako arrakasta itzela izan zuen, diru etekin handiak lortuz eta zinemaren historiako komedia ospetsuenen artean sailkatuz, ondorioz 1989an Ghostbusters II jarraipena filmatu zen, gainera 2012an Ghostbusters III izeneko hirugarren jarraipena filmatzen ari zela iragarri zen. Bestalde, The Real Ghostbusters eta Extreme Ghostbusters izeneko marrazki bizidun bertsioak ere moldatu izan dira.
Filman agertzen den etxeorratza New York hiriko Central Parken alboan dagoen 55 Central Park West eraikina da, ordutik aurrera Ghostbusters eraikina ezizena jaso zuelarik. Soinu banda Elmer Bernstein musikagile ezagunak moldatu zuen, Ray Parker Jr musikariaren Ghostbusters abestia filmaren ikur eta doinu ospetsu bilakatu zelarik.
Argumentua[aldatu]
Peter Venkman (Bill Murray), Ray Stantz (Dan Aykroyd) eta Egon Spengler (Harold Ramis) euren ikasketa eta jokamolde xelebreen ondorioz New York hiriko Columbiako Unibertsitatetik kaleratutako hiru parapsikologo dira. Halere etsi beharrean, euren mamu-ehiztari negozioa ireki eta punta-puntako teknologia erabiliz naturazgaindiko fenomenoak ikertu eta ektoplasma adierazpenak atzemanteari ekiten diote. Hainbat kasu gora behera batzuekin arrakastaz konpondu ondoren, telebistan agertu eta hirian ospea bereganatu ondorioz Janine Muntz (Annie Potts), idazkari arduragabea, eta Winston Zeddemore (Ernie Hudson) mamu-ehiztari laguntzaileak kontratatuko dituzte.
Euren lehenbiziko bezeroa Dana Barret (Sigourney Weaver) izanen da, txelojole honek bere etxebizitzan ustezko naturazgaindiko ikuskapen bitxia izan ondoren mamu-ehiztariak arazoa konpondu dezaten kontratatuko ditu, lasterrera Peter berataz maiteminduko delarik. Bai Dana nahiz bere biziliagun xelebrea den Louis Tulley (Rick Moranis), deabrutu eta eurak bizi diren eraikina (55 Central Park West eraikina) beste mundu batetik datorren izaki suntsitzaile baten Atari modukoa bilakatuko da.
Mamu-ehiztariek eraikin hura okultismo zaletua zen arkitektu batek beste dimentsio batetarako atari gisa eraiki zuela jakinen dute, atari honetako zaindariak Giltzen Zaindaria (Tulley) eta Atearen Zaindaria (Barret) direlarik, Venkmanen arerioa eta udal osasun saileko Walter Peck (William Atherton) funtzionariak mamu-biltegiko argindarra eten eta aurretik ehizatutako mamu guztiak hirian barna ihes egiten dutenean.
Azkenik, Mamu-ehiztariek Gozer izakia garaitu eta Dana, Louis eta New York hiria salbatzea lortuko dute, esker oneko hiritar guztien txalo zaparrada eta animo ohiuen artean daudela filma amaituko delarik.
Kanpo loturak[aldatu]
- Ghostbusters filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- Ray Parker Jr musikariaren Ghostbusters abestiaren bideoklipa ikusgai eta entzungai (Ingelesez)
- Ghostbusters filmaren webgunea (Ingelesez)
- Ghostbusters filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)