Ghostbusters (2016ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ghostbusters (euskaraz Mamu-Harrapariak) 2016ko Paul Feig estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko komedia film bat da. Melissa McCarthy, Kristen Wiig, Kate McKinnon, Leslie Jones, Charles Dance, Michael Kenneth Williams eta Chris Hemsworth aktoreek antzeztu zuten.

1984ko izenburu berdineko Ghostbusters ospetsuan oinarritua dago, film horretako hainbat aktoreek agerpen laburrak egiten dituztelarik. Era berean, 1989ko Ghostbusters II filmaren jarraipena da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Manhattan, New York, Erin Gilbert eta Abby Yates (Kristen Wiig eta Melissa McCarthy) mamuen izatea baieztatzen duten liburuak idazten dituzten inongo arrakastarik gabeko bi idazle dira. Jada jatorrizko Mamu-Harrapakariek hiria mamuetatik salbatu zutela 30 urte luze igaro direnean, Gilbertek Columbiako Unibertsitatean lanpostu ona du, baina bere liburuen erruz lankideen aurrean barregarri gelditzean bere ibilbidea gainbeheran hasiko da.

Bapatean Manhattanen mamuak berragertu eta izua eta ikara edonon zabalduz hasiko dira. Orain beranduegi izan baino lehen, Gilbert eta Yatesek, Jillian Holtzman eta Patty Tolanen (Kate McKinnon eta Kate McKinnon) laguntzaz hiria ikaratzen ari den naturazgaindiko mehatxuari aurre egiteko asmoz emakumezko ingeniari nuklear talde bat sortuko dute.

Aktoreak

Kameoak
  • Bill Murray: Martin Heiss (jatorrizko filmeko aktorea)
  • Dan Aykroyd: Cabbie (jatorrizko filmeko aktorea)
  • Sigourney Weaver: Rebecca Gorin (jatorrizko filmeko aktorea)
  • Ernie Hudson: Osaba Bill Jenkins (jatorrizko filmeko aktorea)
  • Annie Potts: Hoteleko harrerako emakumea (jatorrizko filmeko aktorea)
  • Ozzy Osbourne: Bere burua antzeztuz, hard rock abeslari ingelesa.
  • Al Roker: Bere burua antzeztuz, estatubatuar eguraldi aurkezlea.
  • Pat Kiernan: Bere burua antzeztuz, kanadar telebista aurkezlea.

Saila

Kanpo loturak