Ghostbusters II

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ghostbusters II
Datuak
Jatorrizko izenburua Ghostbusters II
Izenburua euskaraz Mamu-Ehiztariak II
Urtea 1989
Estreinaldia 1989ko ekainaren 16a
Generoa komedia, beldurrezko zinema
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 108 minutu
Aurrekontua 37 milioi dolar
Banatzailea Columbia Pictures
Zuzendaria
Ivan Reitman
Ekoizleak
Ivan Reitman
Bernie Brillstein
Joe Medjuck
Michael C. Gross
Gidoilariak
Harold Ramis
Dan Aykroyd
Aktoreak
Bill Murray
Dan Aykroyd
Sigourney Weaver
Harold Ramis
Rick Moranis
Ernie Hudson
Annie Potts
Argazkilariak
Michael Chapman
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Ghostbusters II (euskaraz Mamu-Ehiztariak II) 1989ko Ivan Reitman estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko komedia filma bat da. Bill Murray, Dan Aykroyd, Sigourney Weaver, Harold Ramis, Rick Moranis, Ernie Hudson eta Annie Potts aktoreek antzeztu zuten.

1984ko Ghostbusters filma ospetsuaren jarraipena da, hartan antzeztu zuten ia aktore guztiek honako honetan ere antzeztu zutelarik. Etorkizunean Ghostbusters III jarraipena filmatzeko proiektua ere badago.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New York. Mamu-Ehiztariek hiria mamuen mehatxutik libratu zutenetik jada bost urte iragan dira. Peter Venkman doktorea (Bill Murray) erakarpen handiko parasikologo nabarmen eta ahoberoa orain fenomenu psikokoei buruzko telebista aurkezle gisa dabil. Ray Stantz (Dan Aykroyd) eta Winston Zeddemore (Ernie Hudson) lankideak eguneroko ogia haurrak festetan entrenetenituz irabazi ohi dute, eta Egon Spengler (Harold Ramis) tekonologiaren aztiak energia psikomagnetikoaren sailean gizakien emozioak ikertuz jarraitzen du. Dana Barrett (Sigourney Weaver) eta Venkmanen arteko maitasun harremana amaitu zen, Dana beste gizon batekin ezkondu eta semetxo bat du, baina ezkontzak porrot egin eta banandu egin ziren. Orain Dana New Yorken bakarrik bizi da, zortzi hilabateko Oscar semetxoa zaindu eta Manhattango Arte Museoan zaharberritzaile gisa Janosz Poha (Peter MacNicol) margolan aditu xelebrearekin batera lan eginez, oraingoan Vigo Karpatoarra deritzon pertsonaia baten margolana zaharberritzen ari direlarik.

Dena lasai doala dirudi, baina bapatean Oscarren gurditxoa bere kaxaz bakarrik doala diruti eta hiriko trafiko arriskutsuan bete-betean sartuko da. Danak nola edo hala bere semetxoa erreskatatuko du baina naturazgaindiko fenomenuak bere bizitzan berriz ere sartu eta bere haurra mahatxatu nahi dutela jabetuko da. Hortaz, Danak Mamu-Ehiztariei laguntza eskakizuna egingo die, bereziki bere multilaguna izan zen Venkmani, azken hau oraindik Danaz maitemindua jarraitzen duelarik SBetiko adiskide taldeari Louis (Rick Moranis) abokatu-kontulari trebea eta urduria eta Janine (Annie Potts) pazientzia amaigabeko idazkaria gehituko zaizkie.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]