Giacomo Matteotti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Giacomo Matteotti.

Giacomo Matteotti (Fratta Polesine, Rovigoko probintzia, Italia, 1885eko maiatzaren 22a - Erroma, Italia, 1924ko ekainaren 10a) italiar politikaria izan zen.

Biografia [aldatu]

Alderdi Sozialistan sartu, eta diputatu eta alderdiko idazkari nagusi izan zen. 1924ko hitzaldi batean, indarkeria erabili izana eta hauteskundeetan iruzur egin izana leporatu zien faxistei. Oso ezaguna egin zen hitzaldi hura. Talde faxista batek hil zuen urte berean, eta horrek erreakzio ugari sortu zuen Italia osoan. Hasieran, faxistek indarra galdu zuten gertaera horren ondorioz, baina laster indartu ziren berriro, Benito Mussolini diktadore zela.

Erreferentziak [aldatu]