Giambattista Marino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Giovanni Battista Marino
L'Adone lanaren azala

Italiar olerkaria (Napoli, 1569 - Napoli, 1625). Napolin bizi izan zen 1600 bitartean, baina han zeraman bizimoduaren ondorioz atxilotu, eta Erromara bidali zuten. Erroman Pietro Aldobrandini kardinalaren idazkari izan zen. 1608-1615 urte-bitartean, Turinen izan zen, Karlos Manuel I.aren gortean, eta eztabaida sakonak izan zituen Gaspare Murtola Genovako olerkariarekin. 1615ean, Parisera joan zen, Maria Medicik gonbidaturik. 1624an, Napolira itzuli zen, eta han hil zen hurrengo urtean. Barrokoa Italian sartu zuen lehen olerkarietako bat izan zen. Haren izenetik dator marinismo joeraren izena. Haren olerki-lanetako batzuk La lira (1608); La Murtolaide (1609); Epitalami (1616); eta La sampogna (1620) dira, eta haren obra nagusia L'Adone (1623, Adonis) da. Olerkiez gainera, aipagarriak ditu orobat: Le dicerie sacre (1614, Hitzaldi sakratuak) eta Lettere (1627-1629, Gutunak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giambattista Marino Aldatu lotura Wikidatan