Giambattista Piranesi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Autorretratua

Giambattista Piranesi italiar arkitektoa eta grabatzailea izan zen (Mogliano di Mestre, Veneziatik hurbil, 1720 - Erroma, 1778). Venezian eta Erroman egin zituen Arkitekturako eta Pinturako ikasketak. 1743an itzuli zen Veneziara, eta han akuafortea landu zuen batez ere. Neurri handiko 2.000 koadrotik gora pintatu bide zituen; horietariko ia 1.000 koadrok egilearen sinadura daramate. 1745ean Erroman hartu zuen bizilekua eta Espetxeak eta Erroma zaharreko ikuspegiak serie ospetsuak pintatu zituen 1764. urtera bitartean. Ondoren pintatu zuen Paestum-eko ikuspegiak seriea (1778). Arkitekturari dagokionez, Aventinoko Santa Maria Priore-etxeko eliza barrokoaren berritze-lanetan jardun zuen (1764-1765).


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak