Gian Carlo Menotti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gian Carlo Menotti 1944an.

Gian Carlo Menotti (Cadegliano-Viconago, Italia, 1911ko uztailaren 7a - Monte Carlo, Monako, 2007ko otsailaren 1a) italiar musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milango kontserbatorioan ikasi ondoren, Estatu Batuetara joan zen 1928an.

Lehen operarekin, Amelia al ballo, arlo lirikorako zuen gaitasun bikaina erakutsi zuen. Musorgskik, Verdik eta Puccinik eragina izan zuten Menottiren lanetan. Libretoak berak idazten zituen, gaiak eguneroko bizitzatik hartuta. Ohiturazko harmonian oinarritzen zen, eta batzuetan disonantzia eta politonalitatea ere erabili zituen eragin dramatikoa indartzeko.

Hauek dira bere opera aipagarrienak: The Medium (1946), The Telephone (1947), The Consul (1950), Amahl and the Night Visitors (1951), The Saint of Bleecker Street (1954), Maria Golovin (1958), The Last Savage (1963), Help, Help, the Globolinks! (1968), Tamu-Tamu (1973), The Hero (1976), A Bride from Pluto (1982), The Wedding (1988), The Singing Child (1993).

Balletak, kantatak, pianorako eta biolinerako kontzertuak eta telebistarako lanak ere idatzi zituen, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gian Carlo Menotti Aldatu lotura Wikidatan