Gian Francesco Poggio Bracciolini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gian Francesco Poggio Bracciolini

Gian Francesco Poggio Bracciolini italiar humanista eta kaligrafoa izan zen (Terranuova, Florentzia, 1380 - Florentzia, 1459). Zenbait aita santuren idazkari izan ondoren, Joan XXIII.ari lagundu zion Konstantzako Kontziliora, eta 1453an Florentziako Errepublikako kantziler izendatu zuten. Plauto, Lukrezio, Kintiliano, Estazio, Silo Italiko, Valerio Flako, Kolumela, Zeltso, Frontino eta Erroma zaharreko beste zenbait idazleren obra ugari aurkitu zituen. Latinez idatzi zuen beti: 1350-1445 bitarteko Florentziako historia, kleroaren aurkako De hypocrisia satira (1679. urtean argitaratua), De varietate fortunae (1431-1448) eta Poggio Florentinoren bildumak.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gian Francesco Poggio Bracciolini Aldatu lotura Wikidatan