Gian Galeazzo Sforza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gian Galeazzo Sforzaren erretratua (1483). Leonardo da Vinci.

Gian Galeazzo Sforza, baita Giovan Galeazzo Sforza ere, (1469ko ekainak 20-1494ko urriak 21, Milango seigarren dukea izan zen.

Abbiategrason jaioa, zazpi urte baino ez zituen, 1476an, bere aita Galeazzo Maria Sforza hil zutenean eta bera Milango duke bihurtu zenean. Bere osaba Ludoviko Sforzak, dukeorde bezala aritu zen duke gaztearentzat, baina berehala kendu zion botere guztia eta, denbora batez, Milango izatezko agintari bihurtu zen Ludoviko. 1488an, Gian Galeazzo Isabel Napolikoa printzesarekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten, Francesco, Bona (Sigismundo I.a Poloniakoarekin ezkondu zena) eta Hipolita Maria (1501ean 7 urterekin hil zena).

Gian Galeazzoren 1494ko heriotzari buruz, Francesco Guicciardini historialari italiarrak, La Historia di Italia izeneko bere liburuan, honako hau esan zuen:

« Giovan Galeazzoren heriotza, koitoa neurrigabe egiteagatik gertatu zela zioen zurrumurrua hedatu zen. Baina, Italia osoan, gaixotasun naturalez ez zela hil uste izan zen, eta ez harreman sexual neurrigabeen ondorioz, baizik eta pozoitua izan zela... errege medikuetako batek... horren froga nabarmenak zeudela esan zuen. Pozoitua izan bazen, bere osaba Ludoviko Sforzaren azpikeriengatik emana izan zela zalantzan jarri zuen inor ez zen egon. »



Aurrekoa
Galeazo Maria Sforza
Milango Dukea
1476-1494
Ondorengoa
Ludoviko Sforza
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gian Galeazzo Sforza Aldatu lotura Wikidatan