Giangiacomo Trivulzio
Giangiacomo Trivulzio (izengoitia: Trivulzio Handia) italiar condottieri eta politikaria izan zen, Vigevanoko markesa (Milan, 1448 - Arpajon, Chartres, 1518). 1476an Piemonten borrokatu zen, Frantziarekin bat eginik, Karlos Burgundiako dukearen aurka. Urte hartan hil zen Galeazzo Maria Sforza, eta Milango erregetzako kide hautatu zuten, baina 1479. urtean Ludovico Sforzak aurrea hartu zion. Napolira joan zen ondoren, eta Alfontso Bihotz Handiaren seme Fernando I.aren zerbitzura jarri zen. Karlos VIII.aren zerbitzuan lan egin ondoren Frantziako Luis XII.aren esanetara jarri zen, eta 1499an Frantziako mariskal eta Milango gobernari izendatu zuen. 1500an Ludovico Sforza garaitu zuen eta 1509. urtean veneziarrak. 1513. urtean galtzaile irten zen, ordea, Maximiliano Sforzaren aurka, eta Milango dukerria galdu zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.