Gifuko gaztelua

Koordenatuak: 35°26′02″N 136°46′56″E / 35.4339°N 136.7822°E / 35.4339; 136.7822
Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:28, 26 urtarrila 2016
Gifuko gaztelua
岐阜城
岐阜城
100 Fine Castles of Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Gifu
Core city of Japan Gifu
Kokapen fisikoaMount Kinka (en) Itzuli
Ur-masaNagara ibaia
Koordenatuak35°26′02″N 136°46′56″E / 35.4339°N 136.7822°E / 35.4339; 136.7822
Map
Historia eta erabilera
Siege of Inabayama Castle
Berreraikuntza 1956
KomisarioaNikaidō clan (en) Itzuli
Izenaren jatorriaQishan County (en) Itzuli
ErabiltzaileaSaitō clan (en) Itzuli
Suntsipena1601
Arkitektura
ArkitektoaHisashi Kido (en) Itzuli
EraikitzaileaDai Nippon Construction (en) Itzuli
Materiala(k)Hormigoi armatua
Ondarea
Irekiera egunakegunero
Webgune ofiziala

Gifuko gaztelua (japonieraz: 岐阜城 Gifu-jō?) Japoniako Gifu hirian dagoen japoniar gaztelua da. Kinka mendiaren tontorrean dago.

Historia

Gifuko gaztelua Nikaidō leinuak eraiki zuen 1201 eta 1204 artean, Kamakura Aroan, hasiera hartan Inabayama gatelua (稲葉山城 Inabayama-jō) izenarekin. XVI mendean Oda Nobunagak gaztelua menperatu zuenean izena aldatu zion, Gifu bihurtuz, eta gaztelua berriztu handitu eta gotortu egin zuen.

1600ko Gifuko gazteluaren borroka Sekigaharako burrokaren aurrekaria izan zen. Borroka horretan gaztelua oso kaltetua izan zen eta bertako material ugari hiriko beste gaztelua gotortzeko erabili zen, Kanō gaztelua hain zuzen ere. Gaur egun Kanō gazteluaren hondarrak baino ez daude.

Gifuko gazteluak egoera txarrean bada ere aurrera jarraitu zuen baina Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek erabat suntsitu zuten. 1950 hamarkadan Gifu gaztelua berreraiki zen oraingoan zementuzko egitura egin zitzaiolarik.

Egitura

Hiru solairutako gztelua da eta barnean Gifuko historia azaltzen duen erakusketa zabala dago; mapak, armak, irudiak eta beste hainbat objetu ikus daitezke.

Goiko solairuan behatokia dago eta bertatik 360º-tako panoramika ederra ikus daiteke, Nagara ibaia eta hegoaldean dagoen Nagoia hiria besteak beste.

Gazteluaren ondoan Gifu gazteluaren artxibo museoa dago.

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gifuko gaztelua Aldatu lotura Wikidatan