Tanaka Giichi
Wikipedia(e)tik
(«Giichi Tanaka» orritik birbideratua)
Tanaka Giichi (田中 義一) (Yamaguchi, Japonia, 1864 - Tokio, Japonia, 1929) militarra eta politikaria izan zen. Japoniako Lehen Ministro izan zen 1927tik 1929ra. Japoniako Armadako jeneral izan zen. 1918tik 1921era, Japoniako Gerrako ministro izan zen, eta, garai hartan, boltxebikeen aurka borrokatu zen Siberian. 1926az geroztik, Seiyukwai alderdiaren buru izan zen. 1927an, plan bat prestatu zuen Japoniak Ekialdeko Asiako ekonomiaren kontrola bereganatzeko. Japoniak neurri batean gauzatu zuen plan hori, Bigarren Mundu Gerran.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.