Gila (nautika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hondoratze baten hondarrak. Itsasontziaren oinarrizko egitura ikus daiteke.

Gila, nautikari dagokionez, itsasontzi bat eraikitzerako orduan, egituraren zatirik garrantzitsuena da. Gila itsasontziarekiko, bizkarezurra hezurdurarekiko den gauza bera da.

Luzetarantz jarritako atal bat da, zurezkoa edo altzairuzkoa (eraikuntza motaren arabera) nondik itsasontziaren saihetsak irtetzen diren. Brankan bularrari lotzen zaio, eta txopan, korastari.

Tamaina handiko itsasontzietan, gila, gila lau batekin (honen goikaldeko ertza, erreferentzia edo eraikuntza planoa dena) eta beste bertikal batekin osatuta dago.

Gila bikoitzeko itsasontziak ere badaude. Kasu honetan, bi gila horien artean, hodi tunel bat eraikitzen da.

Belaontzietan, gainera, gilak, itsasontziaren behealdean pisua jartzeko funtzioa du, lasta, alegia, haizeak oihaletan duen eraginari aurre egiteko.

Gila mota bat, zanbulu gila da.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gila (nautika) Aldatu lotura Wikidatan