Gilbert Duclos-Lassalle

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gilbert Duclos-Lassalle.

Gilbert Duclos-Lassalle (Lembeye, Frantzia, 1954ko abuztuak 25) txirrindularia izan zen, profesionala 1977 eta 1995 artean; denbora horretan, 72 garaipen lortu zituen.

Amateur mailan garaipen ugari lortu ondoren, Gilbert Duclos-Lassalle profesionaletara pasatu zen 1977an, Peugeot taldean. Talde berean jarraituko zuen bere kirol ibilbide osoan, taldeak babeslez aldatu bazuen ere.

Nagusiki klasiketan nabarmendu zen, Iparraldeko Infernua deritzon Paris-Roubaixn lortutako jarraikako bi garaipenak nabarmentzen direlarik, proba honetan bigarren ere izan zelarik behin. Lortu zituen beste ohorezko postu batzuen artean 1980ko Munduko Txirrindularitza Txapelketan lortutako 4. postua eta 1988ko Frantziako errepide txirrindularitza txapelketan lortutako 3. postua daude.

Etapa garaipen batzuk lortu zituen proba txikietan, eta garaipena 1980ko Paris-Nizako sailkapen nagusian. Proba honetan bigarren ere izan zen 1982an.

1984an Frantziako jazarpen probako txapeldun izan zen, eta txapeldunorde amerikar proban.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980

1981

1982

1983

1985

1986

1987

1988

1989

1991

1992

1993

1994

Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilbert Duclos-Lassalle Aldatu lotura Wikidatan