Gilen II.a Biarnokoa
Wikipedia(e)tik
Gilen II.a Bearnokoa edo Gilen Erramun Montcadakoa (? - † Calvià, 1229) Bearnoko bizkondea izan zen.
Biografia [aldatu]
Aita Gilen I.a Bearnokoa zuen. Hasieran Aragoiko Erresuman aritu zuen, izan ere, Jakue I.a Aragoikoari Balear Uharteak konkistatzera lagundu zion. Baina, Frantzian zituen lurraldeak zirela eta Ingalaterrako erregearen basailu bilakatu zen. Kataluniara itzulita, Mallorcan hil zen.
Ezkontza eta seme-alabak [aldatu]
Proventzako kondearen alaba Garsenda ezkondu eta seme bat eta alaba bat izan zituen:
- Gaston oinordekoa
- Konstantzia, Diego Lopez III.a Harokoa ezkondu zuena.
| Aurrekoa Gilen I.a Bearnokoa |
Bearnoko bizkondea 1224-1229 |
Ondorengoa Gaston VII.a Bearnokoa |
| Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |