Gilen Santxitz Gaskoiniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilen II.a Gaskoniakoa» orritik birbideratua)
Gilen Santxitz Gaskoiniakoa
Duke of Gascony (en) Itzuli

961 - 966
Antso V.a Santxitz Gaskoiniakoa - Bernart I.a Gilen Gaskoiniakoa
Bizitza
Jaiotza925
Heriotza996 (70/71 urte)
Familia
AitaAntso IV.a Gartzia Gaskoiniakoa
Ezkontidea(k)Urraka Gartzeitz
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Gilen II.a Santxitz[1] (?-996) Baskoniako dukealatinez: Gilelmo Sanzoz; gaztelaniaz: Guillermo II Sánchez de Gascuña— (961-996) izan zen.[2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antso IV.aren sasikumea,[4] seme-alabarik gabe hil zen bere anaia Antso V.aren oinordeko bilakatu zen. Bordeleko konderria Baskoniako dukerrian barneratu zuen. Bere erreinaldiko agiriek bere aitona Iberiatik zetorrela zioen, bere genealogia nahasiz eta Gartzia Santxitz Pirinioz haraindikoa bilakatuz[5].

970. urte inguru, Gilen konde titulua besterik ez zuen erabiltzen noiz "Gilen Antso jauna, gaskoien kondeak"[6] Saint Vincent-de-Lucqeko monasterioari "Luco Deo" herrixkan lurralde batzuk eman zionean. Entregodis bere izeko eta Raimundoren semea zen Gilen Ona bere lehengusuaren partez Bordeleko konderria jarauntsi zuen eta behin betiko lotu zuen Gaskoiniara. Gero duke titulua aldarrikatu zuen[7]. Aimoin kronikalariak[8] San Abonen biografian "Bordeleko konde eta Gaskoinia osoko dukea"[9] zela esan zuen. 977 baino lehen, Gilenek Agen eta Vasats inguruko eskualdeak ere lortu zituen. Hala ere, litekeena da hau zabalpena baino jadanik beste dukeek lortutako eta guk ez dakiguna izatea, 840ko hamarkadan bikingoek egindako erasoak eta gerokoa garai iluna da eta egungo arkeologian.

977an, Gilenek La Réoleko priorerria berreratu zuen, dux Wasconum titulua erabiliz. Garai hartan ez zuen Bordeleko kondearen titulua erabiltzen. 988an Bordeleko jauna izan zen, urte hartan bertoko jaunen (seniores) aholkua eskatu baitzuen Saint-Severreko abadia berreraikitzeko. Gaskoinia Frantziako erregeen boterepean luzaroan egonda ere, Bordele ez. Bordele lortzean, Gilenek Hugues Capeten erreinaldiaren urteak erabiltzeari ekin zion bere eskutitzak datatzeko, "Hugues erregea erreinatzen" (regnante rege Hugone) klausula erabiliz.

Bere erreinaldia Gombaldo bere anaia, "gaskoien apezpikua" titulua zuena, Gaskoiniako elizbarrutiak kontrolatzen zituen eta Bordeleko artzapezpiku bilakatu zen. Horrela Gilenen senideek Gaskoiniako hierarkia osoa kontrolatzen zuten. Nafarroara errekonkistan aritzeko bidaia egin zuenean Gombaldoren eskuetan utzi zituen bere lurraldean. Iruñean ezkondu zuen baina Gaskoiniara itzuli behar zuen bikingoek berriro bere lurrak erasotzen ari zirelako. 982an Taller inguruan bikingoak mendean hartu ondoren, mehatxua behin betiko desagertu zen. Aturriko bokalean zuten basea Landetara mugiarazi zien.[10]

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gilenek Gartzia I.a Nafarroakoaren alaba eta Fernán González Gaztelako kondearen alarguna zen Urraka Gartzia (?-1008) ezkondu zuen. Bost seme-alabak izan zituzten:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. latinez: Willelmus Sancio; frantsesez: Guillaume Sanche; okzitanieraz: Guilhem Sans; gaztelaniaz: Guillén edo Guillermo Sancho
  2. Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
  3. Collins, Roger. "The Basques". Blackwell Publishing: Londres, 1990
  4. Sedycias, João. História da Língua Espanhola.
  5. Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963 44. orr.
  6. Dominus Willelmus Sancii comes Gasconiorum.
  7. Monlezun, Jean Justin. "Histoire de la Gascogne". 1846.
  8. Aimoin. Vita Abbonis, abbatis Floriacensis. Argitaratzailea: J. Mabillon "Acta sanctorum ordinis sancti Benedicti". Paris, 16681701
  9. Burdegalensium comes et ac totius Guasconiae dux.
  10. Batzuen ustez, berriz, bertan geratu eta agote izena hartu zuten. Adibidez Joël Supéry, "Le Secret des Vikings"
  11. Lewis, Archibald R. "The Development of Southern French and Catalan Society, 718–1050". University of Texas Press: Austin, 1965. 348. orr.


Aurrekoa
Antso V.a Santxitz Gaskoiniakoa
Baskoniako dukea
961-996
Ondorengoa
Bernat I.a Gilen Gaskoiniakoa