Gilles Personne de Roberval
Wikipedia(e)tik
Gilles Personne de Roberval (Roberval, Frantzia, 1602 - Paris, Frantzia, 1675) frantses matematikari eta fisikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Matematika irakasle izan zen Collège de France-n. Kopuru mugatuen matematikaz ikerketa asko egin zituen, eta kalkulu infinitesimalaren aitzindarietako bat izan zen. "Zatiezinen metodoa" izenaz ezagutzen dena garatu zuen, eta geometria eraikuntza berriak egiteko erabili zuen. Partikula txikienen artean ere grabitazio unibertsalaren legea betetzen zela zioen, eta bere izeneko balantza asmatu zuen, Robervalen balantza, balantzaren gurutzea osatzen duen barra horizontalaren goialdetik bi platertxo dituena. Oso erabilia izan da dendetan orain dela gutxi arte.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.