Gillotina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gillotina.

Gillotina heriotzera kondenatutakoei burua ebakitzeko tresna da, bi haberen artean erortzen den aho zorrotzeko xafla batez osatua.

Frantzian 1792. urteko iraultzan erabili zen, baina lehendik Eskozian eta Ingalaterran eta Europako beste herrialde batzuetan ere erabiliak izan ziren antzerako makinak. Joseph-Ignace Guillotin-ek asmatu eta proposatu zuen (1738-1814) exekuzio metodo gisa erabiltzeko. 1792. urteko apirilaren 25ean Grève plazan jarri zuten. Louisette eta Louison izenak hartu zituen hasiera batean; azkenean gillotina (asmatzailearen izena) bezala geratu zen arte.

Frantzian oso erabilia izan zen XX. mendearen erdialdera arte. Frantzian, azken exekuzioa 1977. urtean izan zen. 1981eko irailean heriotza zigorra ezeztu zen, gillotinaren erabilera guztiz baztertuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gillotina Aldatu lotura Wikidatan