Giltzatako

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Giltza bat giltzatakoan

Giltzatakoa giltzak banaka edo multzoka gorde eta alde batetik bestera eramateko erabiltzen den tresna da. Bere elementu nagusia giltzek eduki ohi duten zulotik sartzen den uztai edo kate bat da, eta beste elementu batzuk ere eduki ditzake, bai apaingarri gisa, bai funtzio zehatzagoetarako.

Giltzatako arruntak metalez edo plastikoz egindako eraztun sinpleak dira. Apaingarri modura iruditxo txikiak, logoak, klubetako bereizgarriak edo beste edozein elementu estetiko eduki ditzake. Beste kasu batzuetan, tresnatxoak ditu zintzilik: argitxoak, iparrorratzak, txartelak, irekigailuak, labanak... Teknologia elektronikoa garatzen ari den heinean, lehen handiagoak ziren tresna elektronikoen miniaturazko bertsioak ugaritu dira giltzatakoetan, hala nola kalkulagailuak, USB memoriak, argazki-marko digitalak, etab.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giltzatako Aldatu lotura Wikidatan