Club Gimnàstic de Tarragona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gimnastic de Tarragona» orritik birbideratua)
Club Gimnàstic de Tarragona
Ezizena(k)Decano del fútbol
Sorrera1886
Futbol zelaiaNou Estadi de Tarragona
edukiera: 14.591 lagun
inaugurazioa: 1972
PresidenteaKatalunia Josep Mª Andreu
EntrenatzaileaEspainia Raül Agné
Liga1. maila RFEF
2022-238.a (II multzoa)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Nou Estadi de Tarragona.

Club Gimnàstic de Tarragona edo Nàstic de Tarragona futbol talde katalana da, Tarragona hirikoa. Lau denboraldi egin zituen lehen mailan, gaur egun bigarren mailan ari da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1886an Tarragonan sortu zen baina futbolaren atala 1914koa da, orduan Club Olímpic futbol taldea bereganatu baitzuen.

1940. hamarkada bikaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1943-44 urtean hirugarren mailan jokatzen hasi zen eta 1946-47an Bigarren mailan bigarren eginez lehen mailara iritsi zen. Urte berean Errege Kopako final erdiak jokatu zituen, baina RCD Espanyolek kanporatu zuen. Hau da Errege Kopan lortu duen emaitzarik onena. 1947 eta 1950 artean aritu zen maila gorenean, eta denboraldirik onena lehenengoa izan zuen, zazpigarren egin baitzuen. Dena dela, denboraldi hura ezagun egin zuena beste gertakizun bat izan zen; 1948ko urtarrilaren 11an, inauguratu berria zen Santiago Bernabéu estadioan garaipena lortu zuen, 1-3 emaitzaz, beraz han irabazi zuen lehen futbol taldea izan zen.

3. eta 2. B mailetako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950 urtean lehen maila galdu zuen eta 1953an hirugarren mailara jeisti zen. Bertan 19 denboraldi egin zituen 1972an bigarren mailara itzuli zen arte. 1980an bigarren B mailara pasa zen eta bertan egon zen 2004 arte, tartean bi urte hirugarren mailan eta bat bigarren mailna egin zituen.

Bigarren mailan egonkor[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an bigarren mailara itzuli eta bertan egonkortu zen. 2006an bigarren postuan amaitu zuen eta lehen mailara igo zen Luis César Sampedro entrenatzaileak gidatuta, 56 urteren ondoren. Urte bete baino ez zuen egin bertan.

Bigarren mailan egin zituen hurrengo urteak. 2011-12 denboraldian lehenengo 11 partidatan ez zuen garaipenik lortu eta amaieran bigarren B mailara jeitsi zen. 2014-15ean bigarren mailara itzultzea lortu zuen eta 3. postuan sailkatu da 2015-16an, igoera emango zion bigarren postutik puntu bakarrera. Play-offeko lehen kanporaketan ezin izan zuen Osasuna garaitu. Hurrengo denboraldietan makalago ibili da eta azken jardunaldian lortu du mantentzea.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorreratik izan ditu gaur egungo koloreak, elastiko gorria, galtza zuriak eta galtzerdi beltzak.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1914
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1952-tik
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 4
  • Denboraldiak 2. mailan: 21
  • Denboraldiak 2. B mailan: 27
  • 1. maila RFEF: 3
  • 2. maila RFEF: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 25
  • Ligako posturik onena: 7.a Lehen mailan (1947-48)

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2003-04 Bigarren B maila 3.a -
2004-05 Bigarren maila 7.a 3. itzulia
2005-06 Bigarren maila 2.a 3. itzulia
2006-07 Lehen maila 20.a final 1/32
2007-08 Bigarren maila 14.a 2. itzulia
2008-09 Bigarren maila 10.a 2. itzulia
2009-10 Bigarren maila 18.a 2. itzulia
2010-11 Bigarren maila 18.a 2. itzulia
2011-12 Bigarren maila 22.a 2. itzulia
2012-13 Bigarren B maila 6.a 1. itzulia
2013-14 Bigarren B maila 4.a final 1/32
2014-15 Bigarren B maila 1.a (III multzoa) 3. itzulia
2015-16 Bigarren maila 3.a 3. itzulia
2016-17 Bigarren maila 14.a final 1/32
2017-18 Bigarren maila 15.a 2. itzulia
2018-19 Bigarren maila 20.a 2. itzulia
2019-20 Bigarren B maila 14.a 2. itzulia
2020-21 Bigarren B maila 4.a
2021-22 1. maila RFEF 4.a 1. itzulia
2022-23 1. maila RFEF 8.a final 1/16
2023-24 1. maila RFEF 1. itzulia

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

zazpigarren 1947-48an.

final erdiak 1946-47an.

bigarren 1946-47an eta 2005-06an.

1996-97

2008, 2012, 2018

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]