Gineako itsaslasterra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hego Atlantikoko zirkulazio-zikloa elikatzen du Gineako itsaslasterrak, Benguelako itsaslasterrarekin batera

Gineako itsaslasterra[1] Afrikako mendebaldeko kostaldeko ur epeleko itsaslaster bat da. Gineako golkoaren iparraldeko kostarekiko paralelo higitzen da ekialderantz. Nahiko azalekoa da, 15 eta 25 metro bitarteko sakoneran higitzen baita, eta aski motela da. Iparraldean, Kanarietako itsaslasterra du mugakide, eta hegoaldean, berriz, Hegoaldeko Itsaslaster Ekuatoriala.

Ekialderanzko ibilbidean, bat egiten du Benguelako itsaslasterrarekin, eta, biak, elkarrekin, mendebalderantz abiatzen dira Hegoaldeko Itsaslaster Ekuatoriala sortzeko. Beraz, Hego Atlantikoko zirkulazio-zikloa osatzen duten itsaslasterretako bat da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]