Gion barrutia

Koordenatuak: 35°00′13″N 135°46′30″E / 35.003496°N 135.775051°E / 35.003496; 135.775051
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gion (japonieraz: 祇園?) Kyoton dagoen Higashiyama-ku auzoko barrutia ezaguna da, Japoniako geisha auzo famatuena baita. Bertakoek geiko hitza erabiltzen dute.

Geiko komunitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyoton bi geiko komunitate daude, Gion Kōbu (祇園甲部) eta Gion Higashi (祇園東), aspaldi banatu zirenak. Kōbu da handiena eta barrutiaren zatirik handiena hartzen du. Geikoen kopurua jeisten joan den arren aintzinako itxura, arkitektura eta aisialdi ohiturak mantendu dira. Kyotok Gion berrizteko proiektu bat abiarazi du.

Aisialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako aintzinako estiloko etxe ugari daude bertan, machiya ("herriko etxeak") eta ochaya ("te etxeak") direnak. Mendeetan zehar bertan izan dira samurai zaharrak eta gaur egungo negoziogizonak. Iluntzean geikoak eta maikoak (geiko ikasleak) atera eta ochayatara joaten dira. bertan dantza, abestu eta bezeroak entretenitzen dituzte.

Gaur egun beste hainbat lokal ireki dira Gion barrutian; tabernak, klubak, pachinko aretoak, apiostu etxeak eta abar., batez ere Shijō kalean. Turismo gunea bihurtu da eta gau giroa azaldu da bertan.

Ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1872tik aurrera geishek dantza publiko bat egiten dute urtean behin. Miyako Odori da dantzaldi ezagunena, "Hiriburu zaharreko dantzak" esan nahi du. Apirilaren 1etik 30era egiten dira, gereziondoen loratzearekin batera.

Gion Odori jaialdia berriagoa da eta azaroan izaten da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


35°00′13″N 135°46′30″E / 35.003496°N 135.775051°E / 35.003496; 135.775051