Giorgio Strehler

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Italiar antzerki eta zinema-zuzendaria (Trieste, 1921 - Lugano, Suitza, 1997). Musikari-familia batean jaioa, Strehlerrek antzezle gisa lan egin zuen lehenbizi; Italian barrena aritu zen hainbat antzerki-talderekin. Gerra garaian, Suitzara ihes egin zuen, eta zuzendaritzaren alorrean lan egitea erabaki zuen. Italiara itzulirik, 1947an Milango Piccolo Teatro sortu zuen Paolo Grassirekin. Bertan Georg Büchner, Carlo Goldoni, William Shakespeare, Molière edo Bertolt Brechten lanak zuzendu zituen. Dena dela, Strehlerren lana ez zen Italiara mugatu; Frantzian ere lan asko egin zuen operarako eta antzerkirako. 1983-1990 bitartean Europe-Odéon antzokiko zuzendari izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]