Giorgio Vasari
Vasariren autoerretratua |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1511ko uztailaren 30a | |
| Arezzo (Toskana) | ||
| Hil | 1574ko ekainaren 27a | |
| Florentzia () | ||
Giorgio Vasari (Arezzo, 1511ko uztailaren 30a - Florentzia, 1574ko ekainaren 27a) italiar margolari eta arkitektoa izan zen, egin zituen italiar artisten biografiengatik ospetsua.
[aldatu] Arkitektura lana
Bere lan nagusia Florentziako Uffizi Galeria izan zen. Baina beste hainbat lan garrantzitsu ere egin zituen. 1559an Uffizi Galeria eta Pitti Jauregia lotzen dituen pasabidea eraiki zuen, Ponte Vecchio zeharkatuz. Erdi Aroko Santa Maria Novella eta Santa Croce basilikak garaiko estilo manieristan berregituratu zituen. 1562an Pistoiako Madonna dell'Umiltà basilikaren kupula oktogonala egin zuen, Goi Pizkundeko adibide garrantzitsua.
[aldatu] Margolari lana
Florentziako katedraleko kupulako freskoak amaitu gabe utzi zituen. 1563an Accademia del Disegno en Florencia sortu zuen, Michelangelo buru zela.
[aldatu] Le Vite
Italiar artearen lehen historiadorea izan zen. "Vite de' più eccellenti architetti, pittori, et scultori italiani da Cimabue insino a' tempi nostri" izeneko biografia artistikoen entziklopedia abiatu zuen. Vasarik Pizkunde (rinascita) izena asmatu zuen.