Giotto di Bondone
Giottoren estatua, Florentziako Uffizi Galerian |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Giotto di Bondone | |
| Jaio | 1267? | |
| Colle di Vespignano (Florentziako Errepublika, gaur egun Italia) | ||
| Hil | 1337ko urtarrilaren 8an | |
| Florentzia (Florentziako Errepublika, gaur egun Italia) | ||
Giotto di Bondone, Giotto izenaz ezagunagoa (Colle di Vespignano, 1267? - Florentzia, 1337ko urtarrilaren 8a) Behe Erdi Aroko italiar margolari eta arkitektoa izan zen. Italiar Pizkundearen aitzindaria eta baita garai guztietako margolari nagusietakoa ere izan zen. Bere artea berritzailea da oso eta Behe Erdi Aroko bizantziar tradizioaren eta Pizkundeko pinturaren arteko zubia izan zen. Gai erlijiosoak erabili zituen batez ere, baino lurtar itxurarekin, bizi-indarrez gainezka.
Giorgio Vasari biografoaren arabera, Giotto Bondone izeneko nekazari baten semea zen. Haurtzaroan, artzain zebilela, harrietan marrazkiak egiten pasatzen omen zuen denbora. Cimabue florentziar margolaria, ardi baten marrazkia ikusirik, 11 urteko umearen trebetasunaz liluraturik gelditu zen. Aita konbentzitu eta gero Giotto Cimabueren ikasle bihurtu zen.
Giottoren maisulanak Florentziako Santa Croceko Peruzzi eta Bardi kaperak eta Paduako Scrovegni kapera dira. 1334an Florentziako Santa Maria del Fiore katedraleko kanpandorrea (Campanile de Giotto) diseinatu zuen, baino 1337an hil baitzen, ez zuen amaiturik ikusi.
Margolanak [aldatu]
Iruditegia [aldatu]
-
Paduako Scrovegni kapera, Kanako ezteiak
-
Paduako Scrovegni kapera, Judasen musua
-
Paduako Scrovegni kapera, Aieneak
-
Florentziako Santa Croceko Peruzzi kapera, San Joan Ebanjelariaren jasokundea
-
Florentziako Uffizi Galeria, Ognissanti Madonna
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |