Giovanni Battista Rosso Fiorentino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rosso Fiorentino
Rosso Fiorentino
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Giovanni Battista di Jacopo
Jaio 1494
Florentzia ()
Hil 1540
Paris ()

Rosso Fiorentino, jatorrizko izena: Giovanni Battista di Jacopo (Florentzia, 1494 - Paris, 1540), italiar margolari manierista izan zen.

Florentzian egin zituen pintura ikasketak. Bere gorabehera handiko izaera erakutsi zuen lehen koadroetan, Ama Birjina lau santuekin, Jesus hila gurutzetik jaisten, toskanar manierismoaren aitzindari bihurtuko zuena. Andrea del Sartorekin ikasi zuen, eta harekin eta Pontormorekin batera lan egin zuen Annunziatako freskoetan (1517). Haiek bezalaxe, Rosso ere Dureroren irudietan oinarritu zen. Rossoren ikuspegi manieristak dinamismo bereziko bortizkeria goresten du, eta gainaldeak era geometrikoan lantzen ditu. Kubismoaren abstrakzioara eta esmaltearen koloreetara hurbiltzen da zenbaitetan. Rossoren manierismoa ondoen agertzen duen lana Moises Jetroren alabak defendatzen (Mosè difende le figlie di Jetro, 1523-1527, Uffizi Galeria, Florentzia) da, Erroman izan zen garaian pintatu zuena. Michelangeloren eragina agerian du, bestalde.

Moises Jetroren alabak defendatzen, 1523-1527

Erroman eta Arezzon lan egin ondoren (Gurutzea aldapan gora), 1530ean Frantziara joan zen Frantzisko I.ak hots eginda, eta Fontainebleauko gazteluko dekorazio-lanen zuzendari izan zen. Sasoi hartan pintatu zuen Pietatea obra (1535, Louvre, Paris) da artistaren maisulanik aipagarrienetakoa. Fontainebleauko eskolako aitzindaria izan zen. Garai horretakoa da, adibidez, Santa Ana gehiegizko espresionismo geometrikoa duena, karikaturaren hurbilekoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Battista Rosso Fiorentino Aldatu lotura Wikidatan