Giovanni Battista Venturi
Wikipedia(e)tik
Giovanni Battista Venturi (Bibiano, Italia, 1746 - Reggio nell'Emilia, Italia, 1822) fisikaria izan zen. Modenako Ingeniari Militarren Eskolan eta Paviako Unibertsitatean Fisikako irakasle izan zen. Hidraulikan egin zituen ikerketa eta lanengatik da batez ere ezaguna, baina hotsei eta koloreei buruzko ikerketak ere egin zituen. Leonhard Eulerren eta Daniel Bernoulliren garaikidea izan zen. Lazzaro Spallanzaniren ikaslea izan zen, eta apaiz ordenatu zuten 1769an.
Fisikari honen izenetik hartu zuten izena Venturiren efektuak eta Venturiren hodiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.