Giovanni Pascoli
Wikipedia(e)tik
Italiar poeta lirikoa (San Mauro, Romagna, 1855 - Bolonia, 1912). Gaztaro gogorra izan zuen; arrazoi politikoak zirela eta, kartzelan sartu zuten (1879). Unibertsitateko irakaslea izan zen Livornon (1887an), Bolonian (1895ean), Mesinan (1897-1903 urteetan) eta Pisan (1903-1906 urteetan). 1906. urtean Carducciren lekua hartu zuen Boloniako katedran. Pascolik gogo-egoerak eta amets melankolikoak islatzen ditu bere poemetan, eta baita izadiaren maitasuna ere. Obra nagusiak: Myricae (1891), Primi Poemetti (1897-1900, Poema Txikiak), Poemi conviviali (1904), Poemi del risorgimento (1913), Canzoni di re Enzio (1921, Enzo erregearen abestiak).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.