Giovanni Pisano
Wikipedia(e)tik
Giovanni Pisano (Pisa, 1248 - Siena?, 1314) italiar eskultorea eta arkitektoa izan zen, Nicola Pisanoren semea.
Biografia [aldatu]
Garai hartako Italiako eskultorerik handiena izan zen. Aitarekin batera eginiko lanez gainera, Sienako katedraleko obren zuzendaria izan zen 1289. urtetik aurrera eta Pisako bataiategiko lanak egin zituen gero (1299).
Eskultura obra nagusiak: Pistoiako San Andresen pulpitua (1297-1301), Pisako katedralekoa (1301-1310) eta Margarita Luxenburgoko enperadorearen hilobia, Genoan (1312-1313). Obra hauetan guztietan Erromako eskultura klasikoaren arauak eta Frantziako estilo gotikoaren ekarpenak nahastu zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.