Giovanni Segantini
Giovanni Segantini (Arco, Trentino, Italia, 1858 - Pontresina, Suitza, 1899) italiar margolaria izan zen.
Bizitza [aldatu]
Artzain jaio eta hazi zen Alpe mendietan, eta txikitatik maisutasun handia erakutsi zuen marrazki eta margolanetarako. Hartaz ohartuta, Milango Arte Akademiara bidali zuten sorterriko agintariek. Izadia izan zuen gai nagusia; Alpe mendien inguruan bizi izan zen beti (Italia aldeko Brianzan, 1882-1886; Suitzako Engadinan, 1886tik aurrera), eta izadiari loturiko panteismo-mota bat landu zuen bere bizitzan. Puntillismoaren antzeko teknika berezi bat (kolore argiko pintzelkada laburrak) erabili zuen Alpe aldeko ikuspegiak lantzerakoan. Literatura sinbolistari atxikiriko elementuak ere (mitologia-gaiak) margotu zituen, baina hondoan Alpeetako ikuspegiak zituztela.
Haren lanetako batzuk: Ave Maria a trasbordo (1886), Mezzogiorno sulle Alpi (1891), La raccolta del fieno (1889-1898).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.