Giovannino Guareschi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Giovannino Guareschi (Fontanelle di Roccabianca, Parmako probintzia 1908ko maiatzaren 1 - Cervia, Ravennako probintzia 1968ko uztailaren 22) idazle eta kazetari italiarra izan zen.

Don Camillo izan zen bere lanik ezagunena, non kontatzen baitzuen izen hori duen abade katolikoaren eta Don Peppone alkate komunistaren arteko harreman iskanbilatsua, Brescello izeneko herrian kokatuta eta Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urteetan. Pertsonaia hauekin hiru liburu argitaratu zituen Guareschik 1948tik 1963ra, gehi beste bost hil ondoren (1969-1996):

  • Don Camillo ("On Camillo"), 1948.
  • Don Camillo e il suo gregge ("On Camillo eta bere artaldea"), 1953.
  • Il compagno Don Camillo ("Konpañero On Camillo") (1963)
  • Don Camillo e Don Chichì ("On Camillo eta On Chichi"), 1966.
  • Don Camillo e i giovani d'oggi ("On Camillo eta gaurko gazteak") ,1969.
  • Gente Così ("Horrelako jendea"), 1980.
  • Lo Spumarino pallido ("Ergel zurbila"), 1981.
  • L'anno di Don Camillo ("On Camilloren urtea"), 1986.
  • Ciao Don Camillo ("Agur On Camillo"), 1996.

Zinemaratu ere egin dute bikote ospetsu hori.

2001ean Ibaizabal argitaletxeak "On Camillo" kaleratu zuen, Koldo Bigurik euskaratutakoa.

Beste lan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La scoperta di Milano (1941)
  • Il destino si chiama Clotilde (1943)
  • Il marito in collegio (1944)
  • Favola di natale (1945)
  • Diario Clandestino 1943-1945 (1946)
  • Italia Provvisoria (1947)
  • Lo zibaldino (1948)
  • Corrierino delle famiglie (1954)
  • Vita in famiglia (1968)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovannino Guareschi Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]