Gipuzkoa Donostia Kutxa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gipuzkoa Donostia Kutxa
Mota Aurrezki kutxa
Sektorea Finantza
Sorrera 1990
Egoitza Donostia
Presidentea Xabier Iturbe
Merkatuak Gipuzkoa, Espainia, Frantzia eta Erresuma Batua
Langileak 3.300
Eskumendekoak Norbolsa
http://www.kutxa.net

Gipuzkoa Donostia Kutxa edo Kutxa, Gipuzkoako aurrezki kutxa nagusiena da. Gipuzkoan, 132 bulego ditu, Espainian 195, Frantzian 5 eta Erresuma Batuan, 1.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Gipuzkoa Donostia Kutxa 1990ean sortu zen, 1879an sortutako Donostiako aurrezki kutxa, eta 1896an sortutako Gipuzkoako aurrezki kutxak bat egitean.

2006an Nafarroako Kutxak Euskal Autonomia Erkidegoan bulegoak zabaldu behar zituela jakitean, Kutxak bulegoa zabaldu zuen Iruñean, urteetan Euskal Herriko aurrezki kutxen artean idatzi gabeko akordioa hautsiz.

[aldatu] BBK eta Kutxaren fusioa

2008ko urrian, BBK eta Kutxako arduradunek, bi erakundeak batzeko erabakia onartu zuten, PSOEk Arabako Vital Kutxarekin ere bat egiteko jartzen zituen trabak ikusita. BBKko administrazio kontseiluak batzea onartu bazuen ere, Kutxako kontseiluko 100 konpromisarietatik 63k baino ez zuten baiezko botoa eman, fusioa onartzeko kontseilarien bi heren behar zirelarik. Bat-egitea beraz, bertan behera geratu zen.

Fusioa bertan-behera geratu ondoren, Kutxak Bizkaia eta Araban bulegoak zabaltzea erabaki du, ta 2009. urtearen hasieran Bizkaiko bere lehen bulegoa zabaldu zuen Durangon.

[aldatu] Kutxabank bankuaren sorrera

Sakontzeko, irakurri: Kutxabank

2011ko martxoaren 23an BBK, Kutxa eta Vital Kutxako presidenteek elkartze birtuala egiteko akordioa sinatu zuten, horretarako hiru elkarteen jarduerak batuko dituen banku bat sortuz[1].

2011ko irailaren 23an Kutxaren batzarrean %92ak babesa eman zion kutxen bat egiteari, Kutxabank bankua sortzeko. Botazioan EAJ, PSE-EE, PP eta ezker abertzalearen ordezkariek fusioaren alde bozkatu zuten, eta Aralar, EB eta ELAk aurka bozkatu zuten. LAB abstenitu egin zen.[2]

[aldatu] Erreferentziak

  1. http://www.eitb.com/albisteak/ekonomia/osoa/624758/bbk-k-vitalek-eta-kutxak-bat-egite-hotza-adostu-dute/ Eitb24 webguneko albistea.
  2. Kutxaren batzarrean ere %92 pasako babesa eman diote kutxen bat egiteari, Donostia: Berria, http://www.berria.info/albisteak/55186/kutxaren_batzarrean_ere_92_pasako_babesa_eman_diote_kutxen_bat_egiteari.htm. Noiz kontsultatua: 2011/09/25 

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gipuzkoa Donostia Kutxa
Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak