Gipuzkoako Bidasoa

Koordenatuak: 43°24′N 1°48′W / 43.4°N 1.8°W / 43.4; -1.8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gipuzkoako Bidasoa
 Euskal Herria
Administrazioa
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriakHondarribia eta Irun
Herri handienaIrun
Geografia
Koordenatuak43°24′N 1°48′W / 43.4°N 1.8°W / 43.4; -1.8
Azalera71,03 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Gipuzkoako Bidasoa[1]Bidasoaldea eta Bidaso Beherea izenez ere ezaguna— Gipuzkoako eskualde ekialdekoena da. Irun eta Hondarribia udalerriak hartzen ditu bere baitan. Hendaiarekin batera, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko eskualdea eratzen du. Gipuzkoako Bidasoak 71,6 km2 ditu (Gipuzkoaren azaleraren % 4), eta 76.327 biztanle zituen guztira 2014an. 59.487 biztanlerekin, Irun da eskualdeko herririk jendetsuena, eta Gipuzkoako bigarrena.

Geografia

Eskualde mugakideak

Kantauri itsasoarekin egiten du muga iparraldean, Lapurdiko Hendaiako kantonamenduarekin ekialdean, Nafarroa Garaiko Bortzirirekin hegoaldean, eta Gipuzkoako Oiartzualdearekin mendebaldean.

Inguru naturala

Zeharkatzen duen Bidasoa ibai mugalariak eman dio izena eskualdeari.

Aiako Harriaren natura parkea barne hartzen du.

Ekonomia

1996an 1.930.000 pezetakoa izan zen biztanleko eskualdearen Barne Produktu Gordina (BPG). Euskal Autonomia Erkidegoko indize bateratzailea 100 eta Gipuzkoakoa 102 zelarik, 84an zegoen Gipuzkoako Bidasoa. 1996an eskualdearen balio erantsiaren %68 zerbitzuetatik zetorren, Gipuzkoako batez bestekoa baino 15 puntu gorago. Irunen, esaterako, industriak balio erantsiaren %26 ekarri zuen 1996an, baina Hondarribian %16ra baino ez zen heldu. Hondarribian, aldiz, pisu aipagarria zuen lehen sektoreak, Gipuzkoako batez bestekoa askozaz gainditzen baitzuen. Azken urteotan aldaketa sakonak jasan ditu eskualdearen egitura ekonomikoak, Irunen gehienbat.

Hondarribiak bere erakargarritasun turistikoa sendotu du, azpiegiturak asko hobetuz: hondartza eta kirol portua eraberritu dituzte, esaterako eta, arrantza sektorearen krisialdia latza izan arren, eusten dio oraindik betiko jarduera horri.

Irunen, aldiz, krisialdi gogorra jasan zuten mugen desagerpenaren ondorioz, eta horiei lotutako lanpostu asko galdu ziren. Nolanahi ere, garraioarekin eta beste alor batzuekin zerikusia duten jarduera berriekin bideratu dute egoera. Hizkuntzari dagokionez, nahiko orekatuta daude euskara eta gaztelania eskualde honetan, nahiz eta gaztelania izan nagusi, Irunek duen garrantzi demografikoaren eraginez.

Udalerriak

Kultura

Hizkuntza

Eskualdean 24.268 euskaldun, 12.087 ia euskaldun eta 31.972 erdaldun bizi ziren 1996an. Irunen erdaldunek ia bikoiztu egiten zuten euskaldunen kopurua, eta erabat alderantzizkoa zen egoera Hondarribian.

Hedabideak

Zerbitzuak

Eskualdeko herritar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak