Gipuzkoako Foru Aldundia

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13sa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:50, 10 uztaila 2016
Gipuzkoako Foru Aldundia
Foru jauregia, Aldundiaren egoitza nagusia.
Informazioa
Sorrera1979
Eskumena Gipuzkoa
EgoitzaForu jauregia
Gipuzkoa plaza, z/g - 20004 Donostia
Langileak1.900
Aurrekontua664.555.093,91 € (2015)
Ahaldun NagusiaMarkel Olano Arrese (EAJ)
Webguneawww.gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako gobernu organoa da. Espainiako beste diputazio batzuekin alderatuta lurralde historiko bat izateak ekartzen dituen eskuduntzak ditu, hala nola, ogasuna, hirigintza eta gizarte gaiak. Egoitza Donostiako Gipuzkoa plazan kokatzen da.

Aldundia Batzar Nagusiek gobernatzen dute.

Historia

Gipuzkoako Diputazio Nagusia XVI. mendean jarri zen indarrean. Korrejidoreak (Espainiako erregearen ordezkariak), Gipuzkoako Batzar Nagusiek aukeraturiko ahaldunak, eta Batzar Nagusiak biltzen ziren herriko udalak osatzen zuten Diputazioa.

Osaketa hori aldatzeko saioak egin ziren 1628an eta 1709an, baina aldaketa ez zen 1748 arte egin. Hartutako erabakiaren arabera, bi diputazio-mota bereizi ziren: Diputazio Arrunta eta Diputazio Berezia. Urtetik urtera berritzea erabaki zen Diputazio Arrunteko diputatu nagusia, eta horretarako urte hartan korrejidorea bizi zen herriko bizilagun bat aukeratzen zuten Batzar Nagusiek. Beste bizilagun bat hautatzen zuten ordezko, eta herri bereko udalak aukeratzen zituen, udal-batzarkideen artean, beste bi diputatuak. Diputazio Berezia urtean bitan biltzen zen eta, aurrekoez gainera, Gipuzkoa banaturik zegoen lau eskualdeek bana aukeraturiko ahaldunek eta Donostiak, Tolosak, Azpeitiak eta Azkoitiak, nork bere aldetik, aukeraturiko hiru ordezkarik osatzen zuten. Hau izan zen, gorabeherak gorabehera, Gipuzkoan nagusitu zen sistema. Gipuzkoako Diputazioaren aginte-maila Bizkaia eta Arabako ahaldunen molde berekoa zen, eta erabaki guztiek Batzar Nagusien onespena jaso behar zuten.

Gipuzkoako Foru Aldundia 1877ko abenduaren 1ean desegin zen. Gaur egun Euskadiko Autonomia Estatutuaren eta Lurralde Historikoen Legearen arabera zuzentzen dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

2014ko azaroaren 10ean, Gipuzkoan Bildu, PSE-EE eta Aralarrek onartu zuten erakunde berri bat, Kabia, sortzea 16 zahar etxe kudeatzeko. Gerora, har zitzakeen zerbitzu gehiago. EAJk eta PPk ez zuten onartzen[1].

2015eko urtarrilaren 8an, euskara "lehentasunez" erabiltzea erabaki zuen Gipuzkoako Diputazioak. Horretarako euskararen erabilera plan berria onartu zuen eta zerbitzu guztiak euskaraz ematea bermatu nahi zuten. Ondoren, eragin linguistikoaren ebaluazioa egingo zuten[2].

Gaur egungo osaketa

Kargua Foru Diputatua Alderdia
Diputatu Nagusia Markel Olano EAJ
Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentua
Lehen Diputatu Nagusiordea
Denis Itxaso PSE-EE
Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentua
Bigarren Diputatu Nagusiordea
Diputatuen Kontseiluko Idazkaria / Gobernuko Bozeramailea
Imanol Lasa EAJ
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua Marisol Garmendia PSE-EE
Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua Ainhoa Aizpuru EAJ
Ogasun eta Finantza Departamentua Javier Larrañaga EAJ
Bide Azpiegituretako Departamentua Aintzane Oiarbide EAJ
Gizarte Politikako Departamentua Maite Peña EAJ
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua Jose Ignacio Asensio PSE-EE

Ahaldun nagusiak

Foru Aldundiaren buru da ahaldun nagusia, gainerako ahaldunek aukeratua. Gaur egun Markel Olano (EAJ) da Gipuzkoako ahaldun nagusia.

Ahaldun nagusia / Aldundi-burua Agintaldia
Jose Treku Irigoien 1931-1936
Fidel Azurtza 1936-1936
Carlos Guerra 1936-1937
Mariano Rivera 1937-1938
Jose Eizagirre 1938-19xx
Avelino Elorriaga Zabala 1949-1952
Miguel Sagardia Laurnaga 1952-1955
Jose Maria Caballero Arzuaga 1955-1957
Vicente Asuero Ruiz de Arkaute 1957-1962
Antonio Epelde Hueto 1962-1968
Juan Maria Araluze Villar 1969-1976
Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia
I. (1979-1983) Xabier Aizarna Azula EAJ
II. (1983-1985) Jose Antonio Ardanza Garro (kargua utzi izan behar zuen) EAJ
II. (1985-1987) Imanol Murua Arregi EA
III. (1987-1991) Imanol Murua Arregi EA
IV. (1991-1995) Eli Galdos Zubia EAJ
V. (1995-1999) Roman Sudupe Olaizola EAJ
VI. (1999-2003) Roman Sudupe Olaizola EAJ
VII. (2003-2007) Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Miranda EAJ
VIII. (2007-2011) Markel Olano Arrese EAJ
IX. (2011-2015) Martin Garitano Larrañaga Bildu
X. (2015-) Markel Olano Arrese EAJ

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa