Gipuzkoako armarria
Wikipedia(e)tik
Gaur egungo Gipuzkoako armarria 1990eko martxoaren 27ko 6/1990 Foru Arauak onartzen du. 1979an aldatu zuten azken aldiz eta geroztik hurrengo deskribapen ofiziala du:
| « | Kantoi bakarreko armarria, urrezko zelai baten gainean hiru hagin berde dituena, bat erdian eta beste biak alde bakoitzean, proportzio berean, eta zuhaitz horien oinetan urezko olatuak, zilarrezkoak eta urdinak, eta armarri hori besarkatuz basagizon bana alde bakoitzean eta behean ondoko legenda: "FIDELISSIMA BARDULIA NUNQUAM SUPERATA | » |
Azken esaldi honek Bardulia txit leiala, inoiz garaitua esan nahi du.
Bertan agertzen diren hiru zuhaitzak hagin arruntak dira (Taxus baccata).
1979 baino lehenago, besteak beste, armarriak erregeen zein kanoien irudiak zituen. Bada beste armarri bat, sinplifikatuagoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere irudi bezala erabiltzen duena.
[aldatu] Kanpo loturak
| Euskal Herriko armarriak | ||
|---|---|---|
|
Euskal Herri osoa: |
||