Girga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Girga

Estatua Egipto
Probintzia Sohageko eskualdea
Herritarra girgatar
Koordenatuak 26°20′00″N 31°54′00″E / 26.333333°N 31.9°E / 26.333333; 31.9Koordenatuak: 26°20′00″N 31°54′00″E / 26.333333°N 31.9°E / 26.333333; 31.9
Girga Egipto-n dago
Girga
Biztanleria 102.701 bizt.

Girga (arabieraz جرجا‎) Egiptoko hiri bat da, Suhag probintzian dagoena. Bere biztanleria, 150.000 biztanlekoa da. Gobernazioaren hiriburua izan zen 1960 arte, urte honetan, Suhag hiriburu bihurtu eta gobernazioak izenez aldatu zuelarik.

Bere izena, Mara Girgis koptoerazko hitzetik dator (San Jorgeren monasterioa), inguruan dagoena, bere inguruetan, monasterio katoliko bat ere badu, ustez, Egiptoko antzinakoena dena. Hirian "portzelanazko meskita" da nabarmendu beharrekoa (Al Sini). Gotzain kopto baten egoitza da.

Zeramika eta azukre birfintze lantegiak ditu.

Aztarnategi arkeologikoa [aldatu]

Girgatik gertu, Bet Khalaf dago, 5 kilometro inguru mendebaldera, non nekropoli garrantzitsu bat aurkitu den, antzinako hiriburua izan zen Abidosetik gertu, eta Mahasnako nekropolia, Antzinako Inperioko hilobiekin. 20 kilometro inguru ipar-mendebaldera, Al Birba dago, antzinako Tinis hiriaren kokapena izan daitekeena.