Giro-tenperatura

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Giro-tenperatura termometro batekin neur daitekeena eta uneko ingurunean neurtzen dena da. Lurreko hainbat tokitan aldi berean neurtzen bada, toki bakoitzean ezberdina izan daiteke.

[aldatu] Giza erosotasuna

Giza erosotasunerako, giro-tenperatura desiragarria norbanakoaren beharren eta beste zenbait faktoreren araberakoa izango da. Osasun-ikerketa zenbaiten arabera, etxebizitza bateko gela gehienetarako aholkatzen den giro-tenperatura 21 °C-ekoa da. Logeletan, berriz, 18 °C-eko tenperatura aholkatzen da. Beste ikerketa batek dioenez, giro-tenperatura altua somatzeak lankidetza-giroa murrizten du lanean. Ikerketa honek giro-tenperatura maximoa 22 °C-ekoa izatea aholkatu zuen.