Giulio Cesare Scaligero

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Giulio Cesare Scaligero

Italiar osagilea eta humanista (Riva de Garda, 1484 - Agen, 1558). Bolonian ikasketak egin ondoren Maximiliano I.a Habsburgokoaren armadan ibili zen gudari. Medikuntzako ikasketak egin zituen urte batzuk geroago, eta Veronan hartu zuen bizilekua. 1528. urtean Erasmok Zizeronen aldekoak eraso zituenean kritika gogorra egin zuen Scaligerok haren aurka (1531), eta Dolet eta Rabelais ere jarri zituen auzitan. Hipokrates, Teofrasto, Aristoteles eta beste filosofoei buruzko iruzkinak argitaratu zituen. Obra nagusiak: De causis linguae latinae (1540), In librum Theophrasti de causis plantorum commentarii (1556), In librum de somnis Hippocratis commentarius (1561), Poetica (1561), Poemata (1574), Epigrammatum liber unicus (1583) eta Epistolae (1600).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giulio Cesare Scaligero Aldatu lotura Wikidatan