Giuseppe Mazzini
Giuseppe Mazzini (Genova, 1805eko ekainaren 22a – Pisa, 1872ko martxoaren 10a), italiar filosofo eta politikari abertzale eta iraultzaile errepublikazalea da. Haren ideia eta jarduera politikoek eragin nabaria izan zuten Italiako Erreinuaren sorreran; Italiako hainbat auzitegitan ezarri zizkioten kondenen ondorioz, ordea, ihesean ibili behar izan zuen hil arte. Mazziniren teoriak oso garrantzitsuak izan ziren XIX. mendeko Europan estatu demokratiko eta errepublikanoen aldeko mugimenduetan. Giuseppe Garibaldi, Viktor Emanuel II.a Italiakoa eta Camillo Bensorekin batera, aberriaren aitatzat hartua dago Italian.
Bizitza [aldatu]
Genovan egin zituen abokatu ikasketak eta bertan aritu zen abokatu, tarteka hainbat aldizkaritan idazten zuela. 1830ean carbonari elkartean sartu zen; atxilotu zuten baina alde egin eta Marsellara joan zen. La Giovane Italia elkartea sortu zuen han, 1831n. Italia batu, libre eta errepublika egiturakoa eskaintzen zuen elkarte horren programak. Italiako zenbait estatutako agintariak botatzeko bi matxinada ahalegin egin zituen 1831n eta 1834an, baina ez zitzaizkion nahi bezala atera eta Suitzara joan zen bizitzera. 1837an Londresa aldatu zen. Handik ere lehengoan jarraitu zuen. Frantziako 1848ko iraultzaren ondoren Milana joan zen eta heroi gisa hartu zuten. Erromako errepublikako hiru agintarietako bat izan zen. Erroma Frantziako gudarosteen eskuetan erori zenean Londresa ihes egin zuen berriro. Best ematxinada batzuetan eta Garibaldirenetan ere hartu zuen parte. Italia batzeak poz eman zion baina monarkiaren kontra egon zen beti. Parlamentario ere izan zen, baina ez zen bileretara behin ere joan. 1870ean berriro atxilotu zuten Garibaldiren matxinadan parte hartu zuela salaturik.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Kanpo loturak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.