Giuseppe Parini
Wikipedia(e)tik
Giuseppe Parini (Bosisio, Lonbardia, Italia, 1729 - Milan, Italia, 1799) italierazko poeta izan zen. Apaiz egin zen 1754. urtean. Serbolloni dukeen etxeko hezitzaile izan zen 1754-1762 urteetan. Aristokraziari buruzko satira obra luze bat egin zuen, Il giorno (Eguna), lau liburuz osatua, Milango aitoren semeak gogor kritikatzen zituena. Gazzeta di Milano egunkariko zuzendari izendatu zuten 1768. urtean. Oda ugari idatzi zuen, bestalde: Il bisogno (Beharra), Il messaggio (1793, Mezua), La caduta (1785, Erorketa), Alla Musa (1795).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
