Giuseppe Saragat
| Giuseppe Saragat | |
|
|
|
|---|---|
| 1964ko abenduaren 29a – 1971ko abenduaren 29a | |
| Lehen ministroa | Aldo Moro Giovanni Leone Mariano Rumor Emilio Colombo |
| Aurrekoa | Antonio Segni |
| Ondorengoa | Giovanni Leone |
|
|
|
| Jaiotza | 1898ko irailaren 19a Turin, Italia |
| Heriotza | 1988ko ekainaren 11a (89 urte) Erroma, Italia |
| Alderdi Politikoa | Italiako Alderdi Sozialista |
| Ezkontidea | Giuseppina Bollani |
| Erlijioa | Ateoa |
Giuseppe Saragat (ʤuˈzɛppe ˈsaːraɡat ahoskatua; 1898ko irailaren 19a – 1988ko ekainaren 11a) italiar estatu-politikaria izan zen. 1926an Austriara eta Frantziara erbesteratu zen, faxisten aurkako taldeetan ziharduelako. 1943an itzuli zen Italiara; Alderdi Sozialista berria sortu zuen, Avanti! aldizkaria, eta aldizkariko zuzendaria eta Italiako konstituzio berria onartu zuen biltzarreko lehendakaria izan zen (1946-1947). 1947an Italiako Langileen Alderdi Sozialista sortu zuen, gerora Alderdi Sozialdemokrata bihurtu zena. 1947-1950 urte-bitartean Itsas Merkataritzako ministro izan zen, eta ministroen kontseiluko lehendakariorde 1954-1957 urteetan. 1957an, bere alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten, eta sozialisten batasunaren alde lan egin zuen. Aldo Mororen agintaldian Kanpo Arazoetarako ministro izan zen, eta errepublikako lehendakari 1964-1971 urteetan. 1975etik aurrera, Alderdi Sozialdemokratako lehendakaria izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
|
|||||||||