Giuseppe Ungaretti

Wikipedia, Entziklopedia askea
95.121.169.198 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 12:58, 5 urtarrila 2016

Giuseppe Ungaretti (Alexandria, Egipto, 1888ko otsailaren 10a - Milan, 1970eko ekainaren 2a) italiar poeta izan zen. Ikasketak Frantzian egin zituen, eta Literaturako irakasle izan zen Brasilgo Sao Pauloko Unibertsitatean (1937). Popolo d´Italia eta Gazzetta del popolo egunkarietan idatzi zuen. Frantziako dekadentismoaren eragina (Rimbaud, Mallarmé, Valéry eta abarrena) nabari da haren obretan, eta haren ondorioz Italian sortu zen hermetismoaren aitzindaria izan zen. Obra nagusiak: Il porto sepolto (1916, Urperatutako Kaia); Allegria (1931, Poza Eduardo Gil Berak 1992an euskaratua); Sentimento del tempo (1933, Denboraren sendimendua); Il dolore (1947, Mina); La terra promessa (1950, Agindutako lurra); Un grido e paesaggi (1952, Oihu bat eta ikuspegi batzuk). Saiakera-bilduma bat Il deserto e dopo (Basamortua eta gero) egin zuen, halaber. Shakespeareren, Luis de Góngoraren, Stéphane Mallarméren eta William Blakeren obra batzuk italierara itzuli zituen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuseppe Ungaretti Aldatu lotura Wikidatan