Giuseppe Verdi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Giuseppe Verdi
Giuseppe Verdi
Verdiren 1886ko erretratua.
Datu pertsonalak
Izen osoa Giuseppe Fortunino Francesco Verdi
Jaio 1813ko urriaren 10a
Le Roncole, Parma (Frantziako Lehen Inperioa)
Hil 1901eko urtarrilaren 27a
Milan (Italiako Erresuma)
Sinadura Giuseppe Verdi signature.svg

Giuseppe Fortunino Francesco Verdi (Le Roncole, Parma, Frantziako Lehen Inperioa, gaur egun Italia, 1813ko urriaren 10aMilan, Italiako Erresuma, 1901eko urtarrilaren 27a) Erromantizismoaren garaiko italiar musikagilea izan zen. Opera landu zuen, batik bat.

Lan ugariren egilea izan zen, haien artean Aida, Rigoletto, Il Trovadore edo La Traviata bezalako opera ospetsuak. Horrezaz gain, Macbeth eta Otello, William Shakespearek idatzitako lanak, musikatu zituen.

Politikoki, Risorgimento, Italiaren batasunaren eta askatasunaren alde jardun zuen higikundearen pertsona enblematikoa izan zen. Ezaguna da "Viva VERDI" leloa, "Vittorio Emanuele Re D'Italia" erregearen alde egiteko erabiltzen zutena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Busseton hasi zituen ikasketak, Antonio Barezzi, hango merkatariaren laguntzari esker. Geroago, 1833an, Milanen osatu zituen Vincenzo Lavignarekin. 1835-1838. urteetan Bussetoko Elkarte Filarmonikoko eta musika eskolako zuzendari izan zen. Garai hartan Barezziren alabarekin ezkondu zen, baina 1838-1840. urteetan emaztea eta izandako bi seme-alabak hil zitzaizkion.

1842an, Nabucco operarekin lehen arrakasta lortu zuen eta Italiako musikagile gazte nagusietakoa bihurtu zen. Opera estreinatu zuenean, Garibaldi, Vittorio Emanuelle II.a Saboiakoa eta haien jarraitzaileak Italia batzeko ahaleginetan ari ziren. Eta Verdik, nahi gabe, austriarren aurkako borroka horri soinu banda jarri zion Nabuccori esker; «Va pensiero, sull'ali dórate» italiar Risorgimentoaren himno bihurtu zen. Eta kaleak «Viva Verdi!» oihuz eta pintaketaz bete ziren. Baina leloak ez zuen soilik konpositorearekiko zaletasuna adierazten; austriarren zentsura saihesteko akronimoa zen. Benetan, «Viva Vittorio Emanuelle Re d'Italia» esan nahi zuen[1]. Italia austriarren mendetik askatzeko higikundearen alde agertu zenez gero, Verdiren libretoek zentsura izan zuten zenbaitetan.

Londresen eta Parisen bizi ondoren, 1849an Bussetora itzuli zen eta han bizi izan zen bere bigarren emazte Giuseppina Strepponi kantariarekin. 1860. urtean politikan parte hartu zuen eta Italiako lehen legebiltzarreko diputatu izan zen. Garai hartan Verdi izan zen Europako operetan gehien antzezten zen egilea. Verdik garrantzia eman zion ahotsari, baita libretoari ere. Operak sortzen zituen arazoak konpontzen eta dramaren eta musikaren arteko batasuna lortzen ahalegindu zen. 26 bat opera idatzi zituen, eta baita eliza musika, kamera musika eta kantuak ere.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Operak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oberto, Conte di San Bonifacio - Milanon 1839an estreinatuta.
  • Un Giorno di Regno - 1840
  • Nabucco - 1842
  • I Lombardi - 1843
  • Ernani - Venezia, 1844
  • I due Foscari - Erroma, 1844
  • Giovanna d'Arco - Milano, 1845
  • Alzira - Napoli, 1845
  • Attila - Venezia, 1846
  • Macbeth - Firenze, 1847
  • I masnadieri - London, 1847
  • Jérusalem - Paris, 1847
  • Il corsaro - Trieste, 1848
  • La battaglia di Legnano - Erroma, 1849
  • Luisa Miller - Napoli, 1849
  • Stiffelio - Trieste, 1850
  • Rigoletto - Venezia, 1851
  • Il trovatore - Erroma, 1853
  • La traviata - Venezia, 1853
  • Les vêpres siciliennes - Paris, 1855
  • Le trouvère - Paris, 1857
  • Simon Boccanegra - Venezia, 1857
  • Aroldo - Rimini, 1857
  • Un ballo in maschera - Erroma, 1859
  • La forza del destino - San Petersburgo, 1862
  • Macbeth - Paris, 1865
  • Don Carlos - Paris, 1867
  • La forza del destino - Milano, 1869
  • Aida - Kairo, 1871
  • Otello - Milano, 1887
  • Falstaff - Milano, 1893

Eliza musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Requiem (1873-1874)
  • Stabat Mater (1895-1897)
  • Te Deum (1895-1897)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuseppe Verdi Aldatu lotura Wikidatan

  1. Nagore IRAZUSTABARRENA: Viva V.E.R.D.I. Argia.com. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziapean argitaratua