Gixuneko gaztelua
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Gixune | |||
| Koordenatuak | 43°31′18.7788″N 1°12′6.4872″W / 43.521883°N 1.201802°WKoordenatuak: 43°31′18.7788″N 1°12′6.4872″W / 43.521883°N 1.201802°W | |||
| Herrialdea | ||||
| Garaia | XIV. mendea | |||
Gixuneko gaztelua izen bereko herri lapurtarrean kokaturik dagoen gaztelua da. Berau, Biduze eta Aturri ibaiak batzen diren puntuan dago kokaturik, muino baten gainean, kokapen estrategikoa duelarik.
Eraikina [aldatu]
Estilo gaskoidun (Latsaga gazteluarekin batera bakarra Euskal Herrian) gaztelu angeluzuzena da, 20 x 30 metroko oina duelarik. Atari dorrea, harresi baten erdian dago kokaturik eta egun 8 bat metro dituen arren, askoz altuagoa zela jakina da. Harresiek 10 bat metroko altuera izan zezaketela uste da.
Atari-dorre horretaz gain, ate ezkutu bat ere badu gazteluak (gaur egun sarbide bakarra dena gaztelura) baita jauregi izandako eraikina ere, 13 metrotako atea eta hiru solairu zituena. Etxebizitza hau gazteluaren atalik zaharrena dela uste da, nahiz eta ziurra ez izan.
Historia [aldatu]
XGixuneko jaunen existentziagatik jakina da bertan gaztelu zaharrago bat zegoela, XI. mendean eraikia. Eraikin zahar honi, 1257an Baionarrek su eman zioten eta horren ondorioz, XIV. mendean berreraiki zen, gaur egun ezagutzen dugun eraikina sortuz.
1449ko abenduaren 15ean izan zuen gazteluak bere batailarik garrantzitsuena, bertan, Gaston IV.a Foixkoak, Karlos VII.a Frantziakoaren izenean gaztelua erasotu zuen goizean-goiz, momentu hartan gaztelua, Dona Mariako Jehan Peritz kapitain nafarra buru zuen 800 arma-gizon eta 200 zaldunez osaturiko goarnizioak zaintzen zuelarik. Goarnizioak, erasoa ikusirik, 1600 eta 4000 arteko pertsonez osaturiko errefortzuei dei egin zion, baina alferrik: 1500 hildako (horietatik 1200 Aturrin ito ziren) utzitako batailaren ostean, gaztelua esku frantsesetara pasa zen, egun horretan bertan sinatu zelarik kapitulazio-hitzarmena. 900 pertsona hartu zituzten preso.
1615. urtean izan zen gazteluan azken bataila (Frantziako erlijio gerren baitan), pixkanaka gainbeheran sartuz; Frantziar Iraultzaren garaian, atezain bakarra bizi zen bertan.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz)Gaztelua Hiru.com webgunean
- (Frantsesez)Gaztelua Gixuneko udaleko webgunean