Giza-abere probetan idi-dema da modalitate arrakastatsuenetakoa, baina
probarria arrastaka daramatenak
zaldiak,
astoak eta
pertsonak ere izan daitezke. Irudian, idi-dema
Eibarren, 1923 urtea.
Giza-abere probak harri handi bat, probarri izenekoa, ahalik eta distantzia luzeenera arrastaka eramatearen herri kirola da. Harria arrastaka eramaten dutenak gizakiak nahiz abereak (idiak, zaldiak, astoak) izan daitezke. Horrela, giza probak, idi-demak, zaldi probak eta asto probak jokatzen dira. Abereak probalari batek gidatzen ditu. Batzuetan abere desberdinen eta gizakien arteko erronkak jokatzen dira eta abereen eta ibilgailuen arteko erronkak ere antolatu dira historian. Probak ospatzeko tokiak horretarako prestaturiko probalekuak (errekako harriz egindako zoruekin, harria hobeto irristatzeko), plazak nahiz kaleak izan daitezke. Euskal Herriaz gainera, idi-demak Kantabrian eta Asturiasen ere jokatzen dira.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
|
Herri kirolak |
|
| H18K saileko herri kirolak |
|
|
| Beste herri kirol eta jokoak |
|
|