Giza (Egipto)

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Giza

Izen ofiziala الجيزة
Tranliterazioa al-Gizah
Probintzia Gizako eskualdea
Herritarra gizatar
Koordenatuak

30°01′N 31°13′E / 30.017, 31.217 (Giza (Egipto))Erioll world.svg Koordenatuak: 30°01′N 31°13′E / 30.017, 31.217 (Giza (Egipto))

300px}

Biztanleria 2,681,863 bizt (2006)
Sorrera Antzinako Egipto

Giza (arabieraz الجيزة al-Gizah) Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean dagoen Egiptoko hiria da, Kairoren erdialdetik hogei kilometro inguru hego-mendebaldera eta metropoli guneko zati. Giza eskualdeko hiriburua da. 2006ko azken erroldaren arabera, 2.221.868 biztanlekoa da.

Kefrenen piramidea kale baten muturrean.

Ezaguna da munduan, bertatik gertu, Gizako nekropolia dagoelako. Bertan, duela 4.600 urte inguru, IV. dinastiako hiru piramide handiak eraiki ziren, Keops, Kefren eta Mikerinosenak, alegia. Giza, Menfiseko nekropoliaren zati da, berrogei kilometro baino gehiagoan hedatzen zena, eta, Antzinako Egipton Her-necher (Nekropolia) edo Imentet (Mendebaldea) izen orokorrarekin ezagutzen zena.

Hiru piramideetako bakoitzak, bere izen propioa zuen, inguratzen zuen nekropolia ere izendatzen zuena. Keopsen ostertza, Kefren handia da eta Mizerino jainkotiarra da. Keopsen erregealdian hartu zuen Gizak berebiziko garrantzia.

Gizan, hilobi mota ezberdinak daude, mastaba eta hipogeoak bezala, errege familiako jendearentzat, goi kargudunentzat edo apaizentzat zirenak.

Faraoien hondarrak gorde zituzten piramideak, hil multzo handien zati ziren, tenplu, beste hilobi eta piramide txikiagoekin batera. Keopsen piramidearen ekialdean, erreginen piramideak deritzenak eraiki ziren, 50 metroko luzera eta 30 metroko garaiera zutenak, bere ama Hetepheres eta bere emazte Merytites eta Henutsenentzako hilobi bezala. 1992an, Piramide Handiaren hego-ekialdean zegoen beste piramide baten arrastoak aurkitu ziren, oinarri karratua, 23 metro luze eta 12 metro garai. Harrizko lehen hiru hilaren arrastoak baino ez ziren aurkitu.

[aldatu] Gizako ordokia

Gizako ordokia.
Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Gizako nekropolia

Gizako ordoki edo nekropoliko eraikin eta elementurik esanguratsuenak, honako hauek dira:

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Giza (Egipto)