Giza biologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Giza biologia gizakiek duten biologia da. Biologiaren adar honetan fisiologia, genetika, elikadura eta bizitzaren zikloa aztertzen dira.

Fisiologia eta genetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Giza genoma eta Giza anatomia
Giza hezurdura baten diagrama bat.

Giza gorputza motak oso aldakorrak dira. Nahiz eta gorputzaren tamaina oso determinaturik dagoen geneengatik dieta eta ariketa fisikoak ere asko eragiten dute honen garapenean. Gizakiaren batez besteko altuera 1,5-1,8 metro artekoa da baina oso aldakorra da lekurik leku.[1][2] Gizakiak guztiz gai dira bi hanken gainean ibiltzeko eta modu horretan eskuak libre uzten dira, objektuak manipulatzea baimenduz. Beste primateek bezala aurrez-aurre jar daitekeen erpurua dute.

Giza gorputza, berrehun hezurretik gora, ehun artikulazio eta seiehun eta berrogeita hamar gihar, elkarrekin koordinatuak eta batera funtzionatzen duten egitura da. Gorputzak haren jarrera eutsi, higitu eta beste ekintza asko egin ahal ditu atal guztien elkarlanarekin. Hau guztia aztertzen duen zientzia da giza anatomia da.


Gizakiak beste primate batzuekin alderatua nahiko ile gutxikoa da, nahiz eta buru, besape eta hankartean asko hazten diren. Hala ere txinpanze batek haina ile folikulo ditu gorputzean. Gizakien ileak motzagoak, finagoak eta pigmentu gutxiagokoak dira, zailagoa delarik eurak ikustea.[3]

Emakume Inuit bat 1907 urtearen inguruan

Gizakiaren azalaren eta ilearen kolorea melanina izeneko pigmentuaren araberakoa da. Kolorea marroi oso ilunetik larrosa oso argira joan daiteke eta ilea horaila, gorria, arrea eta, batez ere, beltza izan daiteke.[4] Zientzialari gehiene ustez aldaketa hauek eguzki erradiaziok igortzen dituen izpi ultramoreetatik babesteko garatu zen, melanina eguzkiaren aurrean blokeatzaile ona baita.[5] Larruaren pigmentazioa gaur egun geografikoki estratifikatua dago eta orokorrean izpi ultramoreen mailarekin du harremana. Gizakiaren larruak eguzkiaren indarrarekin batera iluntzeko gaitasuna ere badu, beltzarantzea.[6][7]

Egunero behar den lo kopurua 7-8 ordu artekoa da pertsona nagusi batean eta 9-10 artean ume batean. Zaharrak direnek 6-7 ordu inguruan egiten dituzte egunean. Jendarte modernoetan oso ohikoa da hau baino gutxiago lo egitea eta honek egoera txarrak sortu ahal ditu, nekea, agresibitatea eta bestelako gaixotasunak kasu.

Gizakiak espezie eukariota bat dira. Zelula diploide bakoitzak 23 kromosoma pare ditu, horietako bakoitza gurasoen batetik jasota. 22 pare autosomak dira eta beste pare bat sexuaren determinaziorako. Uste da 20.000 eta 25.000 gene artean dituela. Beste ugaztun batzuetan gertatzen den bezala gizakiek XY sexu-determinazio sistema dute, non emakumeek XX kromosoma parea duten eta gizonek XY. X kromosoma handiagoa da eta informazio gehiago du Yk baino. Honegatik X kromosoman agertzen diren gaixotasun genetiko batzuek eragin handiagoa dute gizonengan emakumeengan baino, hemofilia kasu.

Hortzeri formula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiek 2 ebakortz, letagin 1, 2 aurreko hagin eta 2 hagin dituzte barail-erdi bakoitzean. Bere formula, beraz honakoa da:

     Hortzeri-formula    
2.1.2.3
2.1.2.3

Bizitzaren zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza enbrioia 5 asterekin.

Gizakiaren bizitza zikloa beste karenadunen antzekoa da. Gizaki berriak modu bibiparoan sortzen dira fertilizazioan. Espermatozoide batek obulu bat ernaltzen du emearen barruan sarketaren ondoren. Hala ere in vitro ernalkuntza dela eta hau kanpoan ere egin daiteke. Obulu fertilizatua, zigoto izenekoa, umetokiaren barruan garatzen doa enbrioi batean bilakatu arte. 38 asteren buruan (9 hilabete) umeki bilakatu eta ondoren jaiotzen da. Guztiz hazi denean emakumearen gorputzetik atera eta arnasa bere kasa hartzeko gai da, ume bat bilakatuz. Momentu honetan kultura moderno gehienek pertsona gisa onartzen dute eta beraz legearen babes osoa izango du, nahiz eta jurisdikzio batzuetan pertsona izatea uteroaren barrura ere hedatzen den.

Beste espezie batzuekin alderatua gizakien jaiotza arrikutsua da. 24 ordu baino gehiago irauten duten erditzeak ez dira arraroak eta umearen edo amaren heriotza eragin dezakete. Umekiaren buruaren tamaina dela eta (burmuin handia izateko beharrezkoa) eta emakumean duen aldaka estua dela eta (bi hanken gainean ibiltzeko beharrezkoa dena) ozta-ozta sartzen da bata bestean zehar.[8][9]. XX. mendean zehar medikuntzan egon diren berrikuntzak direla eta erditzean hiltzeko aukerak asko murriztu dira. Hala ere garapen bidean dauden herrialde askotan oraindik ere arriskuak badirau, erditzea dela eta dagoen heriotza tasa 100 aldiz handiagoa delarik.[10]

Herrialde garatuetan ume jaio berriek 3-4 kg. inguruko pisua dute eta 50 - 60 cm. arteko tamaina dute.[11], Hala ere jaiotzan pisu gutxi izatea ohikoa da herrialde garatuetan eta umeen heriotza tasan eragin handia du.[12] Umea jaio berria denean oso ahula da eta urte nahiko behar ditu hazten jarraitzeko. Heldutasun sexuala 12-15 urte inguruan heltzen da. Neskek 18 urte arte hazten jarraitzen dute eta Mutilek 21 urte arte. Modu honetan gizakien bizitzaren zikloa haurtzaro, nerabezaro, gaztaro, heldutasun eta zahartaroan bana daiteke. Hala ere azkeneko atal hauek ez dira oso finkoak eta iraupen ezberdina dute.

Bizi itxaropena ezberdina da herrialde ezberdinetan. Lehen Munduko populazioa pixkanaka-pixkanaka zahartzen ari da, batez besteko adina 40 urtekoa da gaur egun (Monako da altuena, 45,1 urterekin). Hirugarren munduan, ordea, batez besteko adina 15-20 urte artean dago, Uganda delarik gazteena, 14,8 urterekin. Hong Kongen bizi itxaropena 84,8 urtekoa da jaiotzean emakumeengan eta 78,9 gizonengan, Swazilandian, ordea (eta baez ere HIESa dela eta) 31,3 urtekoa da bi sexuentzat.[13] Bost europarretik batek 60 urte baino gehiago ditu baina bakarrik 20tik 1 heltzen da adin horretara Afrikan.[14]

100 urte baino gehiago dituzten biztanleen kopurua 210.000 inguru zen 2002an Nazio Batuen Erakundearen arabera.[15] Jeanne Calment da ezagutzen dugun pertsonarik zaharrena, 122 urterekin. Munduan dauden 60 urteko 100 emakumeko 81 gizon daude.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako Homo sapiensek bilketa-ehiza metodo bat erabiltzen zuten elikagaiak lortzeko. Euren dietan urtaroetako landareak (fruituak, haziak, tuberkuloak, zizak...) eta ehiza tartekatzen zuten. Uste denez gizakiek gutxienez Homo erectusetik aurrera sua erabili dute sukaldaritzarako.

Gizakiak orojaleak dira, bai landareak bai animaliak jan ditzakete. Bakarrik bietako bat jaten duten gizaki taldeek edo gizabanakoek beharrezkoak diren sustantzia batzuen eskasia izan ohi dute. Animaliak bakarrik jaten dituztenek gaixotasun batzuk dituzte eta bakarrik landareak jaten dituztenek B12 bitaminaren eskasia izan ohi dute.

Gizakien dieta oso ondo aurkeztua dago bere kulturan eta elikagaien zientzia bat egotea ekarri du. Orokorrean gizakien 2tik 8 astera iraun dezakete janaririk gabe, duten gantzaren arabera. Urarik gabe, ordea, 3-4 egun baino ezin da iraun. Hala ere janaririk ez edukitzeak arazo handiak sortzen ditu eta urtero 300.000 bat gizaki hiltzen dira elikagai eskasiagatik.[16] Umeen elikadura txarrak ere gaixotasun ugari sortzen ditu.[17] Hala ere munduan dagoen elikagaien banaketa ez da ona eta loditasuna agertzen da munduko leku askotan, baita epidemia gisa ere. Herrialde garatuetan eta garatzen bidean dauden batzuetan heriotza tasa altua dago gehiegizko loditasuna eta horrek sortzen dituen gaixotasunak direla eta. Loditasuna xahutzen direnak baino kaloria gehiago jateagatik sortzen da eta gizakietan beste animalietan baino ohikoagoa izaten da.

Azkeneko 10.000 urtetan nekazaritzaren sorrera eta garapena eman da.[18][19][20] Gertakarik honek asko aldatu du gizakiek jaten dituzten elikagaiak. Hiriak eta populazioaren gehikuntza ekarri du, dentsitatea igotzea eta gaixotasunen garapena eta kutsadura azkarragoa izatea. Denbora eta munduko gune bakoitzean jaten diren eta elikagaiak eta hauek prestatzen erak asko aldatu eta aldatzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. de Beer H. Observations on the history of Dutch physical stature from the late-Middle Ages to the present. Econ Hum Biol, vol 2, 1. 45-55 or. 2004. PMID 15463992
  2. "Pygmy." Britannica Concise Encyclopedia. Encyclopædia Britannica, Inc., 2006.
  3. Why Humans and Their Fur Parted Way. Nicholas Wade, New York Times,
  4. Rogers, Alan R., Iltis, David & Wooding, Stephen. 2004. Genetic variation at the MC1R locus and the time since loss of human body hair. Current Anthropology, vol 45, 1. 105-108 or.
  5. Jablonski, N.G. & Chaplin, G. (2000). The evolution of human skin coloration (pdf), 'Journal of Human Evolution 39: 57-106.
  6. Harding, Rosalind M., Eugene Healy, Amanda J. Ray, Nichola S. Ellis, Niamh Flanagan, Carol Todd, Craig Dixon, Antti Sajantila, Ian J. Jackson, Mark A. Birch-Machin, eta Jonathan L. Rees (2000). Evidence for variable selective pressures at MC1R. American Journal of Human Genetics 66: 1351 – 1361.
  7. Robin, Ashley (1991). Biological Perspectives on Human Pigmentation. Cambridge: Cambridge University Press.
  8. LAVELLE, M. Natural selection and developmental sexual variation in the human pelvis. Am J Phys Anthropol, vol 98, 1, 59-72 or. 1995.
  9. Correia H, Balseiro S, De Areia M. Sexual dimorphism in the human pelvis: testing a new hypothesis. Homo. Vol. 56, 2. 153-160 or. 2005.
  10. RUSH, D. Nutrition and maternal mortality in the developing world. Am J Clin Nutr, vol 72, 1 suppl, 212-240 or. 2000.
  11. Low Birthweight
  12. Khor G Update on the prevalence of malnutrition among children in Asia Nepal Med Coll J. Vol 5, 2, 113-22 or. 2003.
  13. "Human Development Report 2006,"
  14. The World Factbook
  15. Nazio Batuen adin estatistikak
  16. Death and DALY estimates for 2002 by cause for WHO Member States Munduko Osasun Erakundea.
  17. Murray C, Lopez A. Global mortality, disability, and the contribution of risk factors: Global Burden of Disease Study.. Lancet, 349 bol, 9063, 1436-42 or. 1997.}}
  18. Earliest agriculture in the Americas
  19. Earliest cultivation of barley
  20. Earliest cultivation of figs

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]