Giza sexualitate
Wikipedia(e)tik
Kama Sutra giza sexualitatea aztertzen duen antzinako testu bat da.
Giza sexualitatea pertsonek sexuarekin lotutako bizipenak garatzeko modua da, pertsonaren nortasuna, ezaugarri biologikoak eta gizarte ingurua kontuan harturik. Ugalketa, sexu gogoa, erotismoa, gozamena eta amodioa biltzen ditu sexualitateak, nahiz eta alderdi horiek beti batera agertzen ez diren, eta pertsonaren sentimendu, gogo, desira, portaera, jarrera eta beste izakiekiko harremanen bitartez adierazten da. Gizartean, pertsonaren sexualitatea faktore kultural, politiko, erlijioso eta etikoen eraginpean ere badago.[1]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Ingelesez) Defining sexual health, Report of a technical consultation on sexual health, World Health Organisation, 28–31 January 2002, Geneva.