Gizahilketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gizahilketa pertsona bat hiltzeko ekintza da. Adiera zabalean, gizahilketak gerran hiltzea, heriotza zigorra burutzean eta juridikoki hilketatzat jo ez diren gizakien heriotzak, zuzenean eragin ez direnak, barnehartzen ditu, egoerari buruz egiten den giza eta gizarte balorazioa zein den; zentzu juridikoan, baina, zigor zuzenbidean zigortzen den krimena da, zehazki definitzen dena. Ordenamendu juridikoa zein den, giza hilketa mota zenbait bereizten dira:

  • gizahilketa dolosoa edo borondatezkoa, non hiltzeko asmo garbia dagoen; horren baitan erailketa dago, besteak beste aldez aurretik pentsatu den giza hilketa dena;
  • nahi gabeko gizahilketa, hiltzeko aldez aurreko asmorik ez zegoenean, baina hiltzaileak burutzen den ekintzaren ondorioetako bat hiltzea izan daitekeela jakin eta, hala ere, ekintza aurrera eramaten duelarik;
  • halabeharrezko gizahilketa, ekintza baten ondorioz heriotza gerta zitekeela aurreikus ezin daitekeenean edota hilketa guztiz halabeharrezkoa denean.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gizahilketa Aldatu lotura Wikidatan
Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.