Gizako Piramide Handia
| Menfis eta bere Nekropolia - Piramideen Eremua Gizatik Dahshurrera1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
Keopsen piramidea. |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, iii, vi |
| Erreferentzia (ID) | 86 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Estatu arabiarrak |
| Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Gizako Piramide Handia edo Keopsen piramidea Munduko Zazpi Mirarietako bat da, hau da, Antzinateko zazpi eraikinik azpimarragarrienetako bat. Gizako nekropoliko hiru piramideetatik handiena da. Keops (edo Khuphu) faraoiak eraikiarazi zuen.
Egiptoarrek eraiki zuten, baino ez dago adostasunik piramidearen eraiketaren data zehatza finkatzeko, baina espezialistak bat datoz Keopsen gobernupean eraiki zela baieztatzeko, K. a. XXVI. mendearen lehen erdian alegia. Piramidearen amaiera K. a. 2570ean datatua dago. Bere izena Khufuren ostertz argitsua zen.
Herodotoren arabera: Keopsek Gizako Piramide Handia eraikitzea agindu zuen, bere alaba propioa prostituitzera ere iritsiz, honela bere piramidea eraikitzeko funtsak lortu ahal izateko... bere garaian tenplu guztiak zeuden gurtzarako itxiak, eta Egipto txirotasunik handienean zegoen, egiptoarrek gorrotatzen zutelarik.
Keopsek Piramide Handia eraikitzea agindu bazuen, ez zuen esklaboekin egin, denbora askoan pentsatu izan den bezala, baizik eta ondo prestaturiko langileekin, geometrian, estereotomian (harria mozteko artea), astronomian etab... ezagutza handiak zituzten buruzagiek zuzenduak. Horregatik, litekeena da piramidearen eraikuntza ez izatea Keopsen erregealdiak ospea galtzearen arrazoia, baizik eta errege honek hartutako neurri erlijioso eta administratiboak, oso modu kaltegarrian eragin zutenak ondorengo tradizio egiptoarrean, mendeen igaroarekin Keopsen irudia okertuz.
Ikus, gainera [aldatu]
| Munduko Zazpi Mirariak | ||
|---|---|---|
|
Gizako Piramide Handia – Babiloniako Lorategi Esekiak – Olinpiako Zeusen Estatua – Efesoko Artemisaren Tenplua – Halikarnasoko Mausoleoa – Rodasko Kolosoa – Alexandriako Itsasargia |
||
| Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |